Gaur Haurreskolak Partzuergoak hurrengo ikasturteko egutegiak egiteko irizpideak bidali ditu. LABek alde bakarrez sinatutako Lan hitzarmenean sinatu bezala egutegi proposamena bidali da, hitzarmenean zehaztutako ratioen jaitsierak eta plantillak esleitzeko adostu behar dugun akordioagatik, hamarnaka lanpostu berrien sorrera ekarriko du.
2025-26 ikasturteko egutegiak
LAB sindikatuak aldebakarrez sinatutako Lan hitzarmenean asotakoaren arabera Haurreskolak Partzuergoak zentro guztietarako egutegi orokorra proposatu du eta Zuzendaritza batzordeak jai egunak egutegian txertatzeko irizpideak markatu ditu, mahai parekidean hurrengo ikasturteko egutegia aztertu ondoren.
Zuzendaritza batzordeak zehaztu behar diren jai egunen kopuruaren erdia zehaztu du eta haurreskolei autonomia emanez, gainontzeko jai egunak txertatzeko eskaera egin dio zentro bakoitzari.
Egutegi hauek, eraginkorrak izateko, Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritzak onartuak izan beharko dira.
Gogoratu lan hitzarmen berrian hezitzaile bakoitzak egin behar duen urteko lanaldia 20. artikuluan zehazten dela.
“Hezkuntza alorreko pertsonalaren urteko lanaldi normalizatua 1470 ordukoa izango da.
- 1212 ordu haurrei arreta zuzena emateko, eta gainontzekoak prestakuntza eta formaziorako.
- Profesionaltasuna mantentzeko prestakuntza denbora haurrei arreta ez zuzeneko 178 ordukoa izango da, iraileko lehenengo 3 lan egunak eta uztaileko haurreskolako azkenengo lan eguna partziala izan daitekeelarik.
- Profesionaltasuna mantentzeko urteko 80 formazio ordu egingo dira, horietatik 50 ordu kreditatu beharko dituzte haur-hezitzaileek, hitzarmen honetako 70. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Enplegu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina eta Euskal Funtzio Publikoaren Mahai Orokorraren gaineko erabakiak onartzen dituen urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 48. k) artikuluan zehazten dena kontuan hartuz, norberaren zereginetarako sei egunetako baimenak, haurreskolako ikasturteko egutegian txertatuta egongo dira, Haurreskolak Partzuergoak ikasturtero egutegiak egiteko irizpideak kontutan hartuz.”
Halaber, 22. artikuluan hezitzaileen egutegia zehazten dela,
“Hezitzaile bakoitzarentzat 200 lan egun ezartzen dira, irailaren 1etik uztailaren 31rarte, biak barne. 200 egun hauetatik 196 umeei arreta zuzena emateko izango dira.“
Sortu behar diren lanpostu berriak
Dakizuenez 63 lanpostu berri sortuko dira LABen iniziatibaz 2024ko apirilaren 17an sinatu genuen akordioaren aplikazioagatik. Lanpostu berriak sortzeko mekanismoa lan hitzarmenera eramateaz gain, hurrengo ikasturterako haurren izen emateen kopurua kontua hartu behar da, alde batetik lan hitzarmenean zehaztutako ratioen aplikazioagatik sortuko diren lanpostuak zehazteko eta bestetik, plantillak esleitzeko irizpideekin adosten ari garen akordioa aplikatzeko, sortuko diren lanpostuak zehazteko.
Ikasturte bukaera
LABen lanean jarraitzen dugu hezitzaile finkoen Leku aldatze lehiaketa eta ordezkoen esleipenak eta ordezkapenak esleitzeko aplikazio informatikoa berme guztiekin eta garaiz egin daitezen.
Era berean, lan hitzarmenean sinatu dugunari jarraiki, kudeaketa alorreko langileekin ordezkoen araudia, barne sustapenen araudia eta ordezkapenen kasuistikak arautzeko aurkeztuko dugun proposamena lantzen ari gara.
Gainera, kudeaketa alorreko kontsolidazio prozesua bukatu ostean, 2019an aldebakarrez sinatu genuen kudeaketako ordezkoen poltsa propioa osatzeko akordiotik sortu zen zerrenda irekitzeko eta barematzeko eskaera egin dugu.
Gauzak horrela, mahai negoziatzailea biltzeko eskaera egin dugu, negoziazioekin jarraitzeko eta hurrengo ikasturterako egin behar diren prozesuak ordenatu eta zehazteko.
INFO-Haurreskolak-2025-06-20-1