LABetik salatzen dugu Hezkuntza Sailak eta Haurreskolak Partzuergoak adostutakoa eta hartutako konpromiso guztiak ez direla betetzen ari eta garatzeko dauden gaiak aurrera eramateko ez dagoela interlokuziorik.
Honek guztiak, eragin zuzena du Haurreskolak Partzuergoko langile, familia eta eskaintzen den hezkuntza zerbitzuan. Egoeraren larritasuna ikusita, hurrengo asteetan delegatu, afiliatu eta langileekin elkartuko gara.
> Administrazioaren arduragabekeriagatik 63. lanpostuak gaur gaurkoz ez dira lanpostuen zerrendan txertatu.
2024ko apirilaren 17an , LAB eta Steilas sindikatuok eta Haurreskolak Partzuergoak, ekoizpenagatiko lan-kontratuen iraupena gehienez 11 hilabetera luzatzearekin batera, bi urtarriletan Haurreskola berdinean ekoizpeneko beharragatiko kontratua (lan-metaketa) egiteko beharra balego, behar hori egiturazkoa dela ulertuko zela eta hurrengo irailerako , lanpostu zerrendan gehitu eta hornituko zelako akordioa izenpetu genuen.
Akordio honekin, 25-26 ikasturterako (iraila) 63 lanpostu berri LPZ txertatzea eta hornitzea lortu bagenuen ere, oraindik ere administrazioaren utzikeriagatik, legezko prozedura ez da garaiz egin eta, ez dira LPZ zerrendan txertatu eta ezin izan dira oraindik bakante (LEP arteko) moduan banatu.
Egoera ikusita LABek bide Judiziala eta ekintza sindikala abiarazi zituen eta irailaren 8an kontziliozko saioa burutu genuen.
Saio horretan, LABek horrela exijituta eta sindikatu guztiak eskaerara batuta 63 lanpostu horiek,LPZ zerrendan txertatu eta bakante moduan banatu bitartean, irailaren 11tik urriaren 31ra gehienez produkziogatiko kontratu bezala banatuko zirela hitzartu genuen, lanpostu horiek lehen bait lehen haurreskoletan hornituta egoteko. INFORMAZIO GUZTIA HEMEN
Joan zen astean aldiz, alde sozialari inolako informaziorik eman gabe eta inolako kontrasterik egin gabe, 63 lan metaketa horiek uztailera arte luzatuko zirela jakinarazi ziguten hezitzaileek, partzuergotik jasotako mezu bat berbidaliz.
LABek salatzen du hezitzaileei heldutako jakinarazpena ez dela alde sozialarekin kontziliazio saioan adostutakoa eta langileengandik izan genuela mezu honen berri. Zuzenketa eskatu genuen, helarazitako mezuak nahasmena sortu eta desinformatzen zuelako.Irailaren 8an kontziliazio saioan, administrazioaren utzikeriak sortutako gatazkari irtenbide eman genion, haurreskolak irailetik behar bezala hornitzeko. Berriro ere administrazioa axolagabekeriaz jokatzen ari da, alde soziala erabaki horren parte garela ulertaraziz gainera.
Urriak 30erako, akordioaren jarraipena egiteko eta Partzuergoak adostutakoa bete duen edo ez esateko Lan harremanetako kontseiluan beste hitzordu bat dugu. Gauzak aldatu ezean, ez betetze honek bide judizialarekin jarraitzea baino ez digu utziko.
> Plantillak esleitzeko irizpideak
Bestetik, 2025eko otsailaren 10ean sinatu genuen lan hitzarmenaren baitan plantillak esleitzeko irizpideen negoziaketa abiatu genuen Haurreskolak Partzuergoarekin, alde batetik gaur egun hitzarmenean blindatu genituen ratioak jaisteko, haurreskola desberdinen tipologia aztertu, haurren ordutegi luzeak, langileen baldintzak (prestakuntza eta koordinaketa) bermatzeko beharrezkoak diren baliabideak txertatuz. Akordio hau lan Hitzarmenean jasota dagoen bezala irailaren 1etik aurrera indarrean egon behar zuen.
Uda baino lehen aurrera pausu eta hartu eman esanguratsuak egin ostean, negoziaketaren etena jaso dugu azken bi hilabeteetan, haurreskola askotan ematen diren baldintzak jasangaitzak bihurtuz. Nahiz eta jakin desplazamenduak ez dituztela egin, jakin badakigu hainbat haurreskoletan ezin dute prestakuntza eta koordinaketa lanak egin, ez baitute 6 orduko arreta zuzena kontutan hartzen.
Egoera hau salatzeko eta datuak biltzeko, LABetik galdetegi bat bidali genuen, ardura sindikalarekin eskaerak bideratzen hasteko. Gaur egun, ez dugu inolako erantzunik jaso honen inguruan, administrazioaren errespetu falta handitzat jotzen dugu. Garatu behar diren hainbat gai geldik daude, kudeaketa alorreko barne sustapenak, ordezkoen araudia eta ordezkapenak betetzeko egoeren negoziazioa,…. Ez ditugu onartuko aitzakia gehiago eta beharrezkoa bada bide judiziala eta ekintza sindikala abiatuko ditugu.
Pedrosa bete zure hitza!
Hitzartutakoa bete!


