Haurreskolak Partzuergoa: Kudeaketako LEPa eta baliabideak

34

Haurreskolak Partzuergoko kudeaketa alorreko langileak kezkaz bizi dute bertan ematen ari den egoera. LAB Sindikatutik haien kezka eta egonezina partekatzen dugu.

Alde batetik salbuespenezko LEP prozesua bukatu gabe dago oraindik, epemuga 2024ko abenduaren 31 izanik. Izan ere, lanpostuen jabetzak izapidetzearekin batera 4 hutsik geratu dira eta hauek berme guztiekin lehenbailehen esleitzea eskatzen dugu; alde batetik egoera honek langileengan sortzen duen egonezinari amaiera emateko eta bestetik, lau lanpostu hauetatik bakarra LEP arteko kontratu bitartez beteta egoteak kudeaketako langileengan suposatzen duen lan karga gehigarria arintzeko.

Bestalde, behin LEP prozesua bukatuta, kudeaketa alorreko ordezkoen zerrenda ireki eta baremazioa burutzea eskatu dugu, ez baita egin LABek aldebakarrez 2019an zerrendak propioak zabaltzeko ako rdioa sinatu zuenetik. Horrez gain LAB Sindikatutik urteak daramazkigu kudeaketa alorreko langile ordezkoen araudia, ordezkatzeko kasuistika eta barne sustapenen araudia negoziatu nahian. Haurreskolak Partzuergoari eskatu diogu Lan hitzarmenaren negoziazioa bukatu ahala lehenbailehen guzti honen inguruko negoziazioa abian jarri dezala.

Gainera, Hezkuntza Sailari eskatzen diogu behingoz, Haurreskolak Partzuergoko kudeaketa alorrean inbertsio erreala egin dezan, departamentua baliabide materialez hornituz, eta baliabide informatikoak eguneratuz. Eraginkortasunean, duintasunean eta aitortzan inbertitzea eskatzen diogu azken finean.

Bukatzeko, gogorarazi nahi dugu, ordezkapen telematikoaren aplikatiboa martxan jartzea LABen lehentasuna dela. Azken ekarpenak ekainean bidali genizkion administrazioari eta negoziazioak oso aurreratuak bazeuden ere, gobernu aldaketak etenaldi bat suposatu du. Aplikazioaren inplementazioa ezinbestekoa da Haurreskolak Partzuergoko kudeaketa alorreko pertsonal zerbitzuko langileen lan kargak arintzeko. Beste behin Hezkuntza Saila eta Haurreskolak Partzuergoa interpelatu nahi dugu, Lan Hitzarmenaren eta Ordezkapen Telematikoen negoziazioak lehenbailehen itxi ditzagun.

Gauzak horrela, LABetik lanean jarraituko dugu buru belarri langile guztien ongizatea izanik gure ortzimugan.

Edozein zalantza izanez gero jarri gurekin harremanetan.
Animo eta aurrera!