Haurreskolak Partzuergoa: Ikasturteko lehenengo mahai negoziatzailea

296

Mahai negoziatzailea ez da bildu uztailaren 21etik eta gogor salatu dugu egoera hau, aitzakiak aitzaki lan hitzarmenaren behin betiko sinadura atzeratzen joan da.

2025eko otsailaren 10ean Haurreskolak Partzuergoko hitzarmen kolektiboaren aurreakordioa sinatu genuen. LABek bakarrik sinatu zuen aurreakordio hau eta urtebete pasatu bada ere, LAB sindikatuak lanean jarraitu du, Hitzarmenaren berme klausula txertatzeko eskaera egin du eta plantilak esleitzeko irizpideen dokumentuaren garapenean buru belarri aritu da.

Guretzat premiazko gaia da lan hitzarmena EHAAn argitaratzea eta plantillak esleitzeko irizpideak eranskin bezala txertatzea. Hitzarmenean jasotako ratioak eta baliabide pertsonalak nabarmen hobetuko dira, prestakuntza eta koordinazio denbora bermatuz. Guzti honek kontratazio igoera ekarriko du. Hurrengo ostegunean Mahai Negoziatzailea egongo da eta ondo bidean azkenengo ekarpenak onartzen badira sinatuko dugu.

Plantillak esleitzeko akordio berri honek, besteak beste, Haurreskolak Partzuergoko zentroetako unitateen araberako ratioak, taldekatze gelak sortzeko irizpideak eta baliabide gehigarriak ezarri behar ditu.

Prestakuntza denbora egin ahal izateko eta eta koordinazioa ordezkatzen ez den Haurreskoletan koordinazioa egiteko denbora bermatu behar du.

Horrez gain, Haurreskolen tipologia, eraikinen ezaugarriak, premia bereziak dituzten haurrak, egoera zaurgarriak eta indarkeria matxista kontuan hartu beharko ditu.

Bestalde ordezkoen araudi berria aplikatzerako momentuan hezitzaile ordezkoek jakinarazi dizkiguten hainbat arazoei irtenbide emateko zuzenketa zehatzak egin ditugu LABetik.

Besteak jardun partzialean dauden ordezkoei ekoizpen arrazoiengatiko jardun partzialeko kontratuekin jarduna luzatzeko aukera izan dezaten proposamen zehatza egin dugu edo egoera babestuan egoteagatik sortzen diren ordezkapen hutsuneak saihesteko proposamena.

> Madriletik datozen Ordainsarien igoerak

Haurreskolak Partzuergoak otsaileko nominan 2025eko urtarrilaren 1eko atzeraeraginez %2,5ekoa ordainduko digu eta asmoa da, martxoko nominan 2026an %1,5eko igoera txertatzea urtarrilaren 1eko atzeraeraginez.

Salatu nahi dugu Madrilek inposatutako soldata igoera dela eta hau ez dela negoziatua izan. Mahaian bertan azpimarratu dugu Partzuergoko hitzarmenaren negoziazioan ateak itxi zizkiotela soldata negoziatzeari eta ostean Eusko Jaurlaritzako Ertzaintzari eta irakasleei soldata igo zietela eta orduan zabaldu zutela soldatak hemen negoziatzeko atea. LABetik lanean jarraitzen dugu soldata igoera negoziatu dadin lan hitzarmena iraungi baino lehen, 2026ko abenduaren 31n.

Hego Euskal Herrian gutxieneko soldata 1500 baino gehiago izan behar delako eta esparru guztietan soldaten negoziazioa erreala hemen eman dadin martxoaren 17an greba orokorra deitu dugu hiru sindikatuok.

Beraz, Haurreskolak Partzuergoan ordezkaritza dugun LABek, Steilasek eta ELAk mozioa sinatu eta aurkeztu dugu grebarekin bat eginez.

> 77 lanpostuen sententzia

Salbuespeneko egonkortze prozesuaren harira jarritako demanda baten sententziaren betetzea aztertzen ari dira aukera desberdinak daudelako. LABetik azterketa hori mahaira ekartzeko eskatu dugu, lanpostu horien esleitzea zelan egingo den adosteko.

> 2025 eta 2026 ikasturteetan errepikatutako ekoizpenagatiko kontratuak

2024an sinatu genuen akordioari esker sortu behar diren lanpostuak aztertu ditugu. 2025 eta 2026ko urtarriletan errepikatu diren ekoizpenagatiko kontratuak 35 dira. Beraz, lanpostuen zerrendan txertatu eta LEP arteko bezala esleitu behar dira 2026ko irailaren 1erako.

Aurreko ikasturtean errepikatu ziren 63 lanpostuak oraindik ez dira Lanpostuen Zerrendan txertatu eta ondorioz ezin izan dira LEP arteko bezala esleitu, nahiz eta behin behinean produkzio arrazoiengatiko kontratu bezala bete diren. Haurreskolak Partzuergoak hitzarmenera lotu ditu, beraz argitaratu arte ez dira sortuko. Salatu dugu hauek Lan Hitzarmena sinatu baino lehenagoko akordiotik eratorriak direla eta administrazioaren utzikeria izan dela hauek oraindik sortuta ez egotearen arrazoia.

> Udal haur eskolen integrazioak

Udal haur eskola batzuk Partzuergoan integratzea eskatu dute. Partzuergoaren aldetik informazio falta salatzen dugu. Izan ere, aldagai batzuk mahai negoziatzailean negoziatu behar dira eta hainbat egoera aurreikusi beharko ditugulako, berandu baino lehen.

INFO-2026-02-20