Haurreskolak Partzuergoa: Eusko Jaurlaritzaren arduragabekeriagatik ez dira 63 lanpostuak sortu

825

Gaur izan dugu Lan Hitzarmen berriaren sinaduraren osteko Haurreskolak Partzuergoko lehen Mahai Negoziatzailea Lakuan. 2025-2026 ikasturterako Hezitzaileen Lanpostuen zerrendaren egokitzea, Leku Aldatze Lehiaketaren egutegia eta 2025-2026 ikasturterako Lan Eskaintza Publikoa (LEP) landu ditugu, besteak beste.

LABetik Haurreskolak Partzuergoko Zuzendaritza Batzordearen, Hezkuntza Sailaren eta Eusko Jaurlaritzaren utzikeria gogor salatu nahi dugu. Oso kezkagarria da, beste behin ere, EAJ eta PSEren norabide politikoa, langileen behin behinekotasunaren iruzurra betikotuz eta Haurreskolak Partzuergoan ematen dugun hezkuntza zerbitzua arriskuan jarriz.

Hezitzaileen lanpostuen zerrenda aldatzea

Hurrengo ikasturteko lanpostuen zerrenda aurkeztu digu Haurreskolak Partzuergoak. 2024an

sinatu genuen akordioaren ondorioz sortu behar diren 63 lanpostuak ezin dituela txertatu adierazi digu Eusko jaurlaritzako funtzio publikoak egindako txostenak ez dituelako baimendu.

Gainera, gogoratu LABek aldebakarrez sinatu duen lan hitzarmenean jaso bezala, besteak beste, eguneko jarduna eta ratioak irailaren 1etik aurrera indarrean egongo direla guzti honek dakarren pertsonal beharrarekin.

Egoera larri honen aurrean LABek bide judiziala hartu du eta ekintza sindikala aktibatuko du, akordio horren sinatzailea den Steilas sindikatuari eskua luzatuz.

Gauzak horrela, Lanpostuen zerrenda ez dio errealitateari erantzuten eta kolokoan jartzen du hurrengo ikasturtea.

  • Lan hitzarmena

Bestalde, gogora ekarri nahi dugu LABek aldebakarrez sinatu duen lan hitzarmeneko lizentzia eta baimen guztiak indarrean daudela eta hezitzaileen egutegia, eguneko jarduna eta ratioak irailaren 1etik aurrera indarrean egongo direla.

Hezisarea (ordezkapenak telematikoki banatzeko aplikazioa) irailaren erdialdean martxan jarriko da ordezkoen araudi berriarekin batera. Abuztuaren 25ean lurraldea eta jardun mota aldatzeko epea irekiko da aplikazioa martxan jarriko denerako. Bitartean, egun indarrean dagoen ordezkoen araudia indarrean dago.

  • Indarrean dagoen kontratuari uko egiteko epea

Uztailaren 22tik 23ra, Partzuergoak argitaratuko duen ereduaren bitartez hezitzaileek indarrean duten kontratuari uko egiteko aukera izango dute.

2019an LABek aldebakarrez sinatutako ordezkoen araudiari jarraituz, hurrengo ikasturteko irailaren 1ean libre egon ahal izateko, ikasturte bukaeran LEP arteko eta ordezkapen kontratuei uko egiteko epea irekiko da. Kontratu horiek abuztuaren 31ean amaituko dira baldin eta indarrean dagoen lan kontratuak ez badu lehenagoko amaiera datarik.

ADI: Gogoratu kontratuari uko eginez gero ordezkoen zerrendaren hurrenkerari eusten zaiola eta langabeziagatiko prestazioa jasotzeko eskubidea galtzen dela

  • 2025eko Hezitzaile Finkoen lekualdatze-lehiaketa

Uztailaren 23an LALren deialdia argitaratuko da Lan Hitzarmenean sinatu dugun bezala lekualdatzea urtero egingo da.

LABetik gogora nahi dizuegu, eszedentzia boluntarioan edo bateraezintasunezkoan egonez gero eta Haurreskolak Partzuergora inkorporatu nahi izanez gero, deialdia argitaratu aurretik (uztailaren 23a baino lehen) eskatu behar duzuela inkorporazioa, Leku Aldatze Lehiaketan parte hartu ahal izateko.

Zoritxarrez eta Hezkuntza sailaren arduragabekeriagatik nahi baino gehiago atzeratu da prozesuaren iragarpena. LABek Lanpostuen Zerrendaren egokitzea eta lekualdatzea egitea exijitu du hutsik dauden lanpostuak finkoei eskaini behar zaizkielako eta derrigorrezko desplazamenduak ekindin behar direlako. Jardun osoan dauden 112 (aurkeztu diguten proposamenaren arabera) lanpostu eskainiko dira. Deialdia artgitaratu bezain laster, behin betiko egutegia eta LABetik prestatutako euskarria partekatuko ditugu zuekin.

  • 2025 urteko lan eskaintza publikoa

Ikasturte bukaerarako hurrengo lan eskaintza publikoa egingo dutela aurreikusten du Partzuergoak eta lan hitzarmenean sinatu dugun bezala LEP eredua eta behin behinekotasun tasa %5aren azpitik geratu behar da, beraz, eskainiko den lanpostu kopurua LPZan egongo den lanpostuaren kopuruaren araberako eskaintza egin beharko da. Kudeaketa alorrean zuzendari pedagogikoarena eta arkitekto teknikoarena eskainiko dira.

Datorren ikasturtea aldarrikapenez eta borrokaz beterik hasiko dugu. Guztion artean lortuko dugu.

INFO-16