Haurreskolak: hezitzaileen Meritu Lehiaketako Gorako Helegiteen ebazpena

256

Hezitzaileen Meritu Lehiaketarako gora jotzeko errekurtsoak ebatzi ondoren, haur hezitzaileen lanpostuetan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako izangaien behin betiko zerrenda eguneratuak argitaratu dira. Argitara eman da ere Haurreskolak Partzuergoko haur hezitzaileen lan kategoriako lanpostuetan enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuan eskainitako plazen bigarren esleipen osagarria.

Dagozkion ondorioetarako, jakinarazten da esleitutako lanpostu berriaren kontratu aldaketa eta lanpostu berrian hasteko eguna 2023ko azaroaren 1a izango dela.

Informazio guztia: Haurreskolak Partzuergoaren web orriko OPENET plataforman, hautaketa prozesuko faseak atalean, erabiltzailearen eta pasahitzaren bidez identifikatuta.