GURE HAURRAK ERE BADIRA ekimen eta manifestuari babesa sindikatuetatik

254

GURE HAURRAK ERE BADIRA EKIMEN ETA MANIFESTUARI BABESA ADIERAZI ETA IGANDEAN BILBOKO DEIALDIRA HURBILTZEKO DEIA EGITEN DIOGU HEZKUNTZA KOMUNITATEARI

ELA, LAB, STEILAS, CCOO eta UGT sindikatuok gure babesa eta atxikimendua adierazten diogu Ekainaren 16an Bilbon goizeko 11.30etan Elkarbizitza plazan “Gure haurrak ere badira” ekimenak egingo duen hezkuntza komunitateko gurasoen eta umeen agerraldi masiboari eta bertaratzeko deia egiten dugu. Agerraldian Palestinako haurrak gure haurrak ere badirela aldarrikatuko dugu lau haizetara, Euskal Herritik Palestinara elkartasun keinua eginez.

Sindikatuon ustez, Israelgo gobernua sarraski hori geldiaraztera eta Palestinaren legez kanpoko okupazioarekin amaitzera behartu behar da. Premiazkoa da nazioarteko komunitateak esku hartzea eta bermatzea Israelek sistematikoki urratzen dituen Nazio Batuek lurralde okupatuei buruz emandako ebazpenak betetzen dituela, eta Gazako Zerrendaren gaineko legez kanpoko 16 urteko blokeoari eta Israelek ezarritako sistema genozidaren gainerako alderdi guztiei amaiera ematea. Horregatik, berretsi egiten ditugu maiatzaren 17ko mobilizazio bateratuan adierazitako aldarrikapenok:

1. Gazak bizi duen genozidioari amaiera emango dion su eten iraunkor bat.

2. Alde guztien arteko negoziazioaren eta elkarrizketaren bidez eta nazioarteko komunitatearen babespean eman beharreko konponbide integrala; Palestinaren

kolonizazioaren eta okupazioaren amaierari, preso politiko eta errefuxiatu palestinarren itzulerari nahiz Palestinak nazioarteko komunitateak onartutako estatu bat izateko duen eskubidea bermatuko duena.

3. Israeli armak saltzeari uztea eta enpresa, erakunde lokal, estatal nahiz europarrek, edota unibertsitate nahiz eragile sozialek, Palestinak bizi duen genozidioa salatzen ez

duten entitate edo erakunderekin aktibitate komertziala, ekonomikoa edota beste edozein eremutakoa etetea (elkarkidetze-akordioak eta Europar Batasunaren eta estatu kideen itunak kasu).

4. EAE eta Nafarroa erakundeek, nahiz Estatu Espainiarrak Nazioarteko Zigor Gortean Esku-hartze Adierazpenak aurkeztea, Israelen aurka abian den demandari babesa eskainiz.

Euskal Herrian, 2024ko ekainaren 14an.