Greba- eta mobilizazio-eguna Hijas de la Cruz ikastetxearen itxieraren aurka

662

Gaur eta bihar Hijas de la Cruz ikastetxeko enpresa-komiteak deituriko greba eta mobilizazioen barruan, langileen ordezkaritza bat kontzentratu da Hijas de Maria delako Kongregazioak Irunen eta Hondarribian dituen egoitzen aurrean.

Urtarrilaren hasieratik, itxieraren berri izan zenetik, hondamen honen eragile nagusi guztiek ezikusiarena egin dute:

– Alde batetik, Jaurlaritzak ez zien inolako aukerarik eman langileei integrazioko hezkuntza-proiektu batekin jarraitzeko. Ikastetxeko gerentziari ere ez zion inolako erantzukizunik eskatu, 162 urteko jardueraren ondoren  jasotako diru-laguntza publikoengatik, ikastetxea hiltzen utzi dutelako. Are gehiago, gure ustez Hezkuntza Sailak “babes esplizitua” eman dio “itxierari”,  lehenetsi dute ikastetxe bat ixteak sailari dakarkion aurrezpena, urte hauetan  garatzen aritu den hezkuntza eta integrazio proiektua mantentzea baino.

– Bestalde, Kristau Eskola patronalak ere isilikmantendu da. Oraingoz, ez da inolako hurbilketarik egin langileen etorkizuna bideratzeko lanpostua galtzen duten langileak birkokatzeko sinatu duen akordioaren bidez.

– Eta, azkenik, Hijas de la Cruz kongregazioak eta bere gerenteak izan duen jokabide lotsagarria: zentroko benetako egoerarekiko okultismoa besterik ez dago, azken urtean zehar hainbat aldiz eskatutako informazioa blokeatuz. Hori dela eta zalaketa  jarri izan dugu Lan Ikuskaritzan.

Bihar, manifestazioa deitua dago goizeko 11:30etan San Anton zubitik Unamunora.