Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako greba egunak jarraipen zabala izan du: %65 ingurukoa

91

Kristau Eskola eta AICE-IZEA patronalek oinarrizko aldarrikapenak aintzat hartzen ez badituzte greba eta mobilizazoak indartu beste biderik ez dute izango ELA, STEILAS, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek.

Gizarte Ekimeneko itunpeko ikastetxeetako 9.000 langile inguru zeuden gaurko grebara deituak. 200 ikastetxe baino gehiagotan 130.000 ikasle ingururi ematen diote hezkuntza.

Kolektibo desberdinetan jarraipen zabala izan du grebak: administrazio eta zerbitzuetako langileen artean, Haur hezkuntzako lehen zikloko langileetan, Hezkuntza laguntzako espezialistetan eta etapa guztietako zein lanbide heziketako irakasleetan, alegia. Lan zuzendaritzak greba egun honetarako gehiegizko zerbitzu minimoak ezarri dituen arren, sindikatuek batu ahal izan dituzten datuen arabera, geldialdia %65 ingurukoa izan da, Bizkaian eragin nabarmenagoarekin. Bilboko manifestazioan 5.000 langile inguru batu dira, eta aldarrikapenekin euren atxikimendua agerian utzi dute.

ELA, STEILAS, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek Lan Hitzarmenaren negoziaketak blokeatuta daudela salatu zuten orain hilabete, patronalek edukien gaineko proposamenik ez dutelako egiten.

Aldarrikapen nagusiak lan zamak arintzeko neurrietan, sektore feminizatu eta prekarizatuenentzat hobekuntzetan, KPIaren araberako soldata igoeretan, lanpostuak mantentzeko neurrietan eta Lanbide Heziketako edukietan oinarritzen dira. Euskara planak, berdintasun planak eta lan osasuna eta bereziki arrisku psikosozialak abordatzeko planak ere jomugan ditugu sindikatuek.

Mobilizazioetara jo aurretik, negoziaketa mahaian ordezkaritza daukaten Kristau Eskola eta AICE-IZEA patronalei idatzi bat aurkeztu zioten. Bertan, negoziaketarako sindikatuen borondatea agertu eta edukiz betetako Lan Hitzarmen baten inguruko proposamena mahai gaineratzeko eskatu zieten.

Gaur gaurkoz ez dute patronalen aldetik inolako erantzunik edo berririk izan. Ezta proposamenik jaso ere.

Patronalen inmobilismo eta balizko proposamenik ezaren aurrean, gaurko deitutako grebarekin aurrera egin dute sindikatuek.

Gaurkoan grebak izan duen jarraipena eta manifestazioak izan duen babesa ikusita, sindikatuek sektoreko patronalei edukiak izango dituen proposamen bat helarazteko eskaera luzatzen diegu. Horrela izan ezean greba eta mobilizazioak indartu beste biderik ez dute izango.

GIzarte-ekimena-greban-euskaraz