Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako bigarren greba eguna ere milaka langilek babestu dute

405

Bihar Bilboko kaleetan bilduko dira hiru lurraldeetako langileak manifestazio zentralizatu batean

Gaur Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako bigarren greba eguna izan da. Gaur ere milaka langilek hartu dute parte ELA, STEILAS, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek EAEko hiru hiriburuetan antolatutako kotxe karabana, ekintza eta mobilizazioetan. Grebaren jarraipena ere atzokoaren oso antzekoa izan da, %65 eta %70 bitartekoa.

Sindikatuek arduraz jokatzeko eta Hitzarmena sinatzea ahalbideratuko duten edukiak mahai gainean jartzeko eskatzen diete Kristau Eskola eta AICE-IZEA patronalei. Eta Hezkuntza Sailari gatazka bideratzeko esku har dezala, beste aldera begiratu ordez.

Bihar hiru lurraldeetako langileak Bilbon egingo den manifestazio zentralizatu batean batuko dira. Manifestazioa goizeko 11.30etan hasiko da Eusko Jaurlaritzaren aurrean (Gran Via 85). Eta sindikatuek adierzpenak manifestazio hasieran egingo dituzte 11.15etan.

Euskal Herrian 2023ko abenduaren 12an

PDF Embedder requires a url attribute