Gizarte Ekimeneko ikastetxeak: LAB, STEILAS, CCOO eta UGT sindikatuok epaitegietara joko dugu, Kristau Eskola eta AICE-IZEA patronalek greba amaierako akordioan sinatutako %16ko soldata-igoera bete dezaten, langile guztientzat eta soldata-kontzeptu guztietan

78

2024ko otsailaren 5ean Greba Amaierako Akordioa sinatu genuen Gizarte Ekimeneko patronalek eta sindikatuok. Bertan langile guztientzat soldata-igoerak sinatu genituen, soldata-kontzeptu guztietan eta ehunekotan zehaztuta: 2022: % 1,52ko igoera, 2023: % 5,44ko igoera, 2024: % 8,4ko igoera. Metatutako igoera, guztira, % 16koa da.

Patronalek ez dute, ordea, sinatutakoa bete eta aldebakarrez akordioarekin bat egiten ez duten beste igoera batzuk aplikatu dituzte:

  • DBH, Batxilergo eta Lanbide Heziketako irakasleentzat %15,43ko igoera soilik aplikatu diete 2025ko urtarriletik aurrera.
  • Ez dute tutoretza-plusa, dietak eta kilometraje kontzeptuetan behar bezalako igoera aplikatu.

Horregatik, Gizarte Ekimenean ordezkaritza duten STEILAS, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek erabaki dute bide judizialarekin jarraitzea sinatutako soldata ordainketak erreklamatzeko.

Euskal Herrian, 2025eko otsailaren 18an

2025.02.18-_16-GATAZKA-KOLEKTIBOA