Gizarte Ekimeneko ikastetxeak: patronalek arreta zuzeneko ordua ez dutela jaitsiko berretsi dute

540

Kristau Eskolak eta AICE-IZEAk, Mahai Negoziatzailean zein LABek gatazka kolektiboa sartzeagatiko egin zen kontziliaketa saioan ere uko egin zioten ordu jaitsierari.

Ostegunean burutu zen Mahai Negoziatzailea sindikatuok elkarrekin egin genuen eskaeraren eraginez burutu zen.

LABek, Mahai horretarako eskaera zuzena egin zuen: Mahaia burutu aurretik Lan Hitzarmen berrirako artikulatu proposamena aurrez jasotzea. Gure harridurarako, etxeko lanak egin gabe etorri ziren, ez baitzuten bidali inongo proposamenik, ezta mahaiean aurkeztu ere.

Mahaiean, adostutako arreta zuzeneko ordu jeitsiera etapa guztietan eta ordu hori lan pertsonalera bideratua egon behar zena, ezin dutela bete berretsi zuten. Argi dago borondate falta dela ez betetze honen atzean dagoena, ikastetxe batzuetan (%10-15) betetzen ari dira eta.

Gainera, deigarria izan zen, Kristau Eskoletako ordezkari zuzenik ere ez zela etorri, abokatuak soilik bertaratu baitziren. Aitzakiak-aitzaki, luzapenetan jarraitzen dute, fede txarrez eta gaiari dagokion seriotasuna eman gabe.

Gogoratu behar dugu, 14 greba egunetako esfortzuarekin bizkarrean, ikastetxeetako langileek, 2024ko otsailaren 5etik, beraien hitza lehen segundutik betetzen ari direla fin-fin.

Ez betetzea gauzatzean, LAB Sindikatuak bide juridikoa martxan jarri zuen eta gatazka kolektiboa aurkeztu zuen Irailaren 15ean EAEko auzitegian.

Honi esker, kontziliaketa saioa burutu zen arreta zuzeneko ordu jaitsieraren inguruan Mahai Negoziatzailea amaitu ostean.

Kontziliaketa saioan, abokatuek egoera aurkeztu zuten eta ez zen adostasunik lortu. Beraz, demanda epaitegietara bideratu da.

Blokeo honek bere eragin negatiboa dauka, gauza batzuk ez dira bete eta beste batzuk Lan Hitzarmena argitaratu arte zintzilik daude, hala nola:

– Arrisku psikosozialetako lan taldeak osatu gabe jarraitzen dute ikastetxe batzuetan.

– Berdintasun planak, 50 langile azpiko ikastetxe batzuetan egin gabe jarraitzen dute.

– Lan eta enplegu mantenurako 3 bilerak burutu gabe daude.

Hau guztiagatik, LAB Sindikatuak bere bidea hartuko du akordioko eduki bakoitza betearazteko beharrezkoak diren tresnak aktibatuz, bai bide juridikoa zein ekintza sindikala.

Hau da momentua! Akordioa bete orain!
INFO-EUS-2025-09-29-