Gizarte Ekimeneko Ikastetxeak: LABek Kristau Eskolaren negoziatzeko borondate eza salatu ditu

69

Urtea hasi dugunetik gaur arte, 3 Mahai Negoziatzailetik bakarra burutu dela salatzen dugu. Arrazoi desberdinak argudiatu dituzte, baina azkenekoak ez du hitzik. Agenda arazoengatik bertan behera uzten dutela esan baitigute.

Pasa den martxoan egindako mahai negoziatzailean, sindikatu eta patronal guztien agendak nola zeuden ikusita, hurrengo mahaia apirilak 8an egitea adostu genuen.

Apirilaren 7an arratsaldeko 7etan, agenda arazoak aitzaki, Kristau Eskolak email baten bitartez, hurrengo eguneko mahai negoziatzailea bertan behera uzten zutela jakinarazi ziguten.

LAB sindikatuarentzat, bat batean eta pisuzko arrazoirik eman gabe negoziazioak bertan behera uztea ez da onargarria. Horretaz gain, Kristau Eskolaren negoziatzeko borondate falta eta negoziazioetan behin eta berriro erakusten duen fede txarra salatu nahi dugu. Akordioa sinatu zenetik, orain dela urte bete, adostutako edukiak murrizten baino ez dira saiatu, onargarriak ez diren atzera pausuak mahai gainean utziz.

LABek ahalik eta arinen biltzeko eskatu die patronalei eta horretarako, apirilak 10, 11, 14, 15 eta 16ko datak luzatu dizkie. Espero dugu hurrengo egunetan erantzun bat izatea.

LABek argi du Greba bukaerako akordioa hitzez hitz hitzarmen berrian txertatu behar dela eta gure indar guztiak jarriko ditugu horretan.

Guk, gure hitza betetzen dugulako, esaten duguna egiten dugulako eta egiten duguna esaten dugulako.

2025-4-11_INFO_LAB_EUS