Gizarte Ekimeneko ikastetxeak: EAEko Hezkuntza Sailak kategoria prekarizatu eta feminizatuenak Iraletik kanpo utzi ditu

599
4.info_-IRALE-SOILIK-IRAKASLEENTZAT-

EAEko Hezkuntza Sailak diru partida bat iragarri zuen aurreko astean itunpeko ikastetxeetako irakasleak alfabetatzeko eta euskalduntzeko. Soilik irakasleentzat. 0-3 zikloko langileak, hezkuntza-laguntzako espezialistak eta administrazioko eta zerbitzuetako langileak kanpoan uzten ditu, formakuntza lan orduen barruan jasotzeko aukerarik gabe.
Alfabetatzeko eta euskalduntzeko eskubiderik gabe geratuko diren kategoriak itunpeko hezkuntza-sistemako feminizatuenak eta prekarioenak dira, eta lan-ordutegitik kanpo egin beharko dute ariketa hori beraien borondatez eta beraien poltsikotik.

LAB sindikatuak argi du Eskola Eskola Publiko komunitarioa euskalduna izan behar delaa, langile guztiak proiektuaren parte izango direna, langile guztiek egiten duten lanaren aitortza izango duena eta Euskal Herritar ororen eskubideak errespetatuko dituena.
Beraz, eta LAB sindikatuarentzat eta, gure ustez, euskal jendartearentzat gaiak duen garrantzia kontuan hartuta, honakoa exijitzen diogu EAEko Hezkuntza Sailari: hezkuntzako langile guztiak euskalduntzeko eta alfabetatzeko beharrezko baliabideak jar ditzala. Eta beste aldetik, Gizarte ekimeneko patronalei euskalduntzeko konpromisoa bere gain hartzeko ere exijitzen diegu.