Urte bete da Greba amaierako akordioa sinatu zela eta patronalen fede txar eta utzikeriaren ondorioz oraindik hitzarmenik gabe daude 9.000 langile.
Greba amaierako akordioa 2024ko otsailaren 5etik 6rako gauean sinatu zuten sindikatuek zein Kristau Eskola eta AICE-IZEA patronalek. Urtebete pasa da akordioa sinatu zutenetik, eta hitzarmenik gabe jarraitzen dute sektoreko 9.000 langilek. Hau, Kristau Eskola eta AICE-IZEA patronalen fede txarra eta utzikeriaren ondorioz.
Akordioaren zati batzuk betetzen ari dira ikastetxe batzuetan baina, hori bai, gai batzuetan soilik. Aplikatzeko moduak eta denborak adostu gabe halaber. Sindikatuak epaitegietara joatera behartu zituzten patronalek, sektoreko
langileek adostutako soldata igoerak kobratu ahal izateko. EAEko Auzitegi Nagusiaren epaia argia da. Greba amaierako akordioa indarrean dago, soldatak ordaindu behar dira eta akordioa bete behar da. Kontzeptu guztietan eta behar bezala ez bada ere, adostutako igoerak ordaintzen ari dira eskola askotan. Hala ere, Kristau Eskola patronal nagusiak epaia errekurritzea erabaki du.
Azken Mahai Negoziatzailea urtarrilaren 10ean izan behar zen, baina patronalek bertan behera utzi zuten osasun arrazoiak medio. Jadanik otsailean gaude. Eta Sindikatuek beste data bat jartzeko eskatu eta mobilizazio berriak deitu dituzten arte, ez dute erantzunik izan. Atzo jaso zuten deialdia otsailaren 20rako.
Hau dela eta sindikatuek beraien esku dauden tresna guztiak erabiltzen jarraituko dute akordioaren edukiak betearazteko eta hitzarmenean jasotzeko.
Gaur, otsailaren 6an greba amaierako akordioa sinatu zenetik urte oso bat bete den honetan sektoreko ordezkariak patronal nagusiaren aurrean elkarretaratze zaratatsu bat egin dute. Egoera salatu dute, eta behingoz 22-24 hitzarmena sina dezatela exijitu diote patronal nagusiari.
Sindikatuek idatzi bat ere erregistratu dute. Kristau Eskolari azken urtean erakutsitako fede txarra eta utzikeria albo batera uzteko eta behingoz greba amaierako akordioa hitzarmenean jasotzeko deia egin diete bertan mahaiko patronalei.
2025eko otsailaren 6an
· Argazki galeria:
Prentsa-Oharra-elebi-20250206