Edoskitzea

Gurasotasun lizentzia amaituta eta jarraian hartu behar da. Oporrak hartzeko eskubidea badago, edoskitzea, oporrak eta gero hartu behar da.

Haurrak hamabi hilabete izan arteko baimen indibiduala da, guraso bakoitzaren eskubidea eta transferiezina. Baimenaldi osoa amaitutakoan hartu beharko da, nahi den modura:

  • Egunero ordu bat: Lana ordubetez uzteko eskubidea izango da, eta ordu hori bi zatitan hartu ahal izango da. Hala, lanaldi arrunta ordu erdi murriztu ahal izango da lanaldiaren hasieran eta amaieran, edo ordubete lanaldiaren hasieran edo amaieran.
  • Pilatzeko aukera:
LANALDI MOTAEDOSKITZE-EGUN METATUAK
OSOA28 LANEGUN
MURRIZTUA: % 83,3329 LANEGUN
MURRIZTUA: % 66,6736 LANEGUN
MURRIZTUA: % 5048 LANEGUN
MURRIZTUA: % 33,3372 LANEGUN

Pilatuta hartzen bada, eskaera egiten den unean jakinarazi beharko da hamabigarren hilabetea bete arte geratzen den denboran lizentziak, baimenak, oporrak edo eszedentziak hartzeko eskaera egingo den, aldi horiek zenbaketatik kanpo uzteko.

Jakinarazten ez bada eta ondoren eskaera mota hori egiten bada, hartutako edoskitze-aldia doitu egin beharko da, eta hartutako soberako egunen ordainsariak itzuli beharko dira.

Langileen kudeaketarako zuzendariak emandako eskabide orria bete behar du.