Irakasleak EAE – Ordezkapenak zelan egin

Ordezkagunea izeneko webgune baten bidez kudeatzen dira. Bertara sartzeko Hezigunean erabiltzen diren erabiltzaile eta pasahitz berdinak erabili behar dira, arazoren bat izan ezkero bertan aukera ere dago pasahitza berreskuratzeko edota zerbitzu teknikoarekin harremanetan jartzeko.

Ordezkagunearen ordutegia

9:30 – 13:00 → Lan egoera aldatu
Egunero aukera dago lan egoera aldatzeko, uko justifikatutik lan egiteko modura, edota alderantziz. Uko justifikatu moduan jarri ezkero, beste lan kontratu bat atxikitu beharko da 10 eguneko epean, bestela uko ez justifikatu bezala hartuko da eta bi urteko baja suposatuko du ordezkoarentzat ordezkapen zerrendetan. Lan egiteko modura pasatzeko atxikitu behar dena da azken lan kontratuaren agiri bat. Ordezkoen araudiak aipatzen du, langile batek lan egiteko egoerara pasatzeko aukera baldin baduela, 10 eguneko epea duela hori administrazioari jakinarazteko.

13:30 – 15:30 → Eskaerak egin
Ordezko bakoitzak bere eskaintza pertsonalizatua ikusiko du, hurrengo lanegunari begira dauden ordezkapen eskaintzak (kontuan hartuta berak izena emanda dituen espezialitateak, lurraldeak, eta lanaldiak). Aukeratu ahalko dira nahi diren lanpostuak, haien arteko lehentasun orden bat eginez. Langileen aukeraketa ebazteko ordezkapenen zerrendak erabiliko dira.
Lanposturen bat ez balu inork aukeratuko, lanpostu hori ofizioz esleituko litzateke. Kasu horretan ordezkapenen zerrendetako bukaeratik hasita, lan egiteko moduan dagoen lehenengo langileari esleituko litzaioke.

15:45etatik aurrera → Esleipenak ikusi
Orokorrean mezu bidez jakinarazten da aukeraketaren emaitza. Langilearen ardura izango da hurrengo egunean kargu hartzea egitea esleitu zaion lan zentroan. Ez egitekotan bi urteko zigorra izango luke ez parte hartzeko ordezkapenetan.

Ofizioz esleituko lanpostu bateri uko egiteko modu bakarra izago litzateke beste lan batean kontratupean dagoelako langilea, kasu horretan, dagokion Delegaritzarekin harremanetan jarri beharko litzateke jakinarazteko, eta ziurtagiri bezala aurkeztu lan horretako kontratua. Egoera horretan uko justifikatu bezala egotera pasatuko litzateke.