Hezkuntza Saileko irakasle ordezko guztiok borondatez parte hartzen aukera dugu prozesu honetan. Hurrengo kurtsoan bete barik dauden urte osoko plazak betetzeko asmoarekin.
Azken Ikasturte hasierako esleipenaren inguruko informazio guztia Hezkuntza Saileko webgunean topatu ahal da.

2022an egindako ikasturte hasierako esleipenean zenbait aldaketa aplikatu ziren, kontuan hartu beharrekoak:
- Prozesua borondatezkoa da: honek esan nahi duena da langileak ez daudela derrigortuta parte hartzera, eta ez direla lanposturik esleituko ofizioz.
- Borondatezkoa izateak suposatzen du langileak aukeratu ahalko dituela birbarematuta dagoen zerrendetako lanpostu guztietan, lurrlade eta lanaldi guztietara. Soilik aukeratutako lanpostuen artetik esleitu ahalko zaio, ez da ofizioz esleipenik egingo.
- Esleipena ekainean egiten da (2022ko aukeraketa prozesua ekainaren 27tik 29ra, hurrengo kurtsoei begira data hauen inguruan izango dela kontuan hartzea komenigarria da). Ostean uztailean ebazpena jakinarazten da, iralaren 1ean kargu jabetza egiteko.
- Lehentasun eskubidea: Aurreko kurtsoan urte osoko bakantea izan ezkero (irailaren 1etik abuztuaren 31ra bitarteko lanpostu batean), langileari lehentasuna sortuko dio lanzentro horretan, espezialitate berdinean, eta Hizkuntza Eskakizun bereko lanpostuak hartzeko. Lanzentroan bere ezaugarri berdineko beste lanpostu bat egongo balizt lehentasuna izango luke, nahiz eta bera baino puntuazio altuago duten ordezkoek aukeratu. Bi langileen artean lehentasun eskubidea ebazteko antzinatasunaren arabera ebatziko litzateke. Lehentasun eskubideak ez du derrigortzen langile bati lantoki batean mantentzera, ez balu lantoki horretan mantendu nahi, egin behar duen gauza bakarra da aukeraketan ez markatu lantoki horretako espezialitate bereko lanposturik.
Aukeraketa epea zabalik dagoenean Hezigunetik egiten da, langileak aukeratuko ditu nahi dituen lanpostuak eta nahi duen lehentasun ordena markatuko du. Ordezkapen zerrenden araberako lehentasunaren arabera ebatziko da, beti ere aurretik aipatutako “lehentasun eskubidea”.