Gaur apirilaren 17an, Haurreskolak Partzuergoko mahaia izan dugu

291



Gaur, apirilak 17, ikasturte honetako 4. mahai negoziatzailea izan dugu. Ondorengo gaiak landu ditugu.

  • Lan hitzarmenaren negoziazioa

LABek sinatutako ekaineko akordio laborala garatzen jarraitzeko hainbat proposamen egin ditugu eta mahaira ekarri diguten testu artikulatuaren proposamenean gai batzuetan sakontzea ezinbestekoa ikusten dugu. Hala nola, urteko lan orduen jaitsieran, soldataren igoera osagarrien bidez, baimen eta lizentziak Hezkuntza saileko gainontzeko laboralekin (heziketa berezia eta sukalde eta garbiketa) parekatzea, eta mahai orokorretik eratortzen diren lizentzia eta baimenak (moskosoak,…) jasotzea. Egutegi proposamen bat adostu dugu guztien artean.

  • Produkziogatiko kontratuen (lan metaketak) iraupena luzatzeko eta adinagatiko murrizketaren proposamenari dagokionez lanean jarraitzen dugu.
  • Ratioen inguruan egin diguten proposamenari dagokionez, ekarpenak egin dizkiogu. LABek egindako proposamenak haur kopurua eta hauen ordutegiak hartzen ditu kontuan nahiz eta Zuzendaritza batzordearen erabakia den. Horretaz gain, errefortzuak proposatu ditugu haur kopuruak kontuan hartuta. Haurrak onartzeko araudiari kontrakotasuna adierazi badiogu ere lanean jarraitzen dugu plantilak esleitzeko irizpideak adostu ahal izateko.
  • Ordezkapenen esleipen telematikoari dagokionez, aplikazioaren hezurdura aurkeztu eta azaldu digute. Zenbait puntu ordezkoen araudiarekin baterazina izatean, ordezkoen araudiaren egokitzea ekarriko du. Hortaz, bateragarria izateko proposamenak landu eta bideratuko ditugu araudia eta aplikatiboaren hezurduraren gainean.
  • Leku aldatze lehiaketari dagokionez, LABetik eskatu bezala ikasturte amaieran egitea aurreikusten dute. Iaz sortu zen araudiaren gainean egingo dute deialdia. Honekin, ezinbestekoa izango da lanpostuen zerrendaren gainean lanketa egitea.
  • Ordezkoen zerrendako behin betiko zerrenda maiatzaren 10ean argitaratuko da.
  • Kudeaketako meritu lehiaketa: gorako helegiteak ebatzi ostean, lanpostuak esleitzeko prozesua abiatuko da.
  • Behin meritu lehiaketa hau amaitzen denean, kudeaketako langileen ordezkoen zerrenda zabaltzea eta baremazioa egitea
  • eskatu dugu LAB sindikatutik.