Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren finkotasunaren inguruko sententzia

452

EBJA Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak behin-behineko langileak finko egiteko atera berri duen sententzia medioetan atera izana zeresan handia ematen ari da. EBJAk zera ebatzi du, Europar Batasuneko estatuek neurriak hartu behar dituztela behin-behineko kontratazioetan ematen diren abusuak saihesteko, eta abusuak ematen badira, zigorrak ezarri behar dituztela.

Sententziak, alde batetik, dio, bestelako neurririk egongo ez balitz, neurrietako bat finkotasunarena izan daitekeela. Bestalde, kasu
hauetan estatuko legeak edota konstituzioaren interpretazioa Europako zuzentarauaren aurka baldin badoaz, jurisprudentzia aldatu beharra dago.


“Kontsolidazio prozesuetan
lanpostua galduko duten
langileak egongo direnez, kaleratze
helegiteak sartuko ditugu
finkotasuna eskatuz, kaleratzea
deuseztu dadin lortu asmoz.”


Sententzia honek lan-kontratudun langileei eragiten die; zehazki, sententziaz aitortutako langile Mugagabe Ez Finkoei (MEF). Bete
beharreko baldintza azken hiru urteetan administrazioak hautaketa prozesurik deitu ez izana da. Beraz, bitarteko langile edo interinoei eta oraindik MEF izaera aitortu gabe duten langileei zuhurtzia eskatzen diegu. Izan ere, nahiz eta egunen batean aplikagarri izateko aukera egon, orain salatu eta epaiketa galduz gero berriz salatzeko arazoak izan ditzakete.

Kontsolidazio prozesuetan lanpostua galduko duten langileak egongo direnez, kaleratze helegiteak sartuko ditugu finkotasuna eskatuz, kaleratzea deuseztea lortu asmoz.

Gainontzeko kasuetan, lanpostua uztea aurreikusita ez badago, arrazoi teknikoengatik aitortze helegitea soilik sartuko da. Kontua da helegitea sartu eta kargu-uztea heltzen bada, aitortze helegite hori bertan behera utzi eta kaleratze helegitea sartu beharko dela.

Beraz, egoera hauetan zaudeten langileak LABeko sindikalarengana hurbildu honako dokumentazio honekin:
ordezkari

  • Mugagabe Ez Finko izatearen aitortza (sententzia)
  • Lan kontratuak
  • Egindako lanen agiria (emandako zerbitzuen egiaztagiria)
  • Bizitza Laboralaren Agiria
  • Nomina
  • Administrazioak hautaketa prozesua deitu ez izanaren froga (noiz izan zen azkena)