Atzo, hilak 11, EAEko Hezkuntza Saileko zerbitzuetako Mahai Negoziatzailea burutu zen Lakuan. Aitzaki eta atzerapenak alde batera utzi eta Lan Hitzarmena bere osotasunean betetzeko irmoki eskatu genuen LABetik.
> Sukalde eta garbiketako ratioak
LAB hitzarmenean eta maiatzak 22an sinatutako zuzenketetan hitzartutakoan berrestu zen.
Bertan, beste zuzenketa batzuen artean, jangelako zerbitzua modu egokian emateko ratioen kalkulurako (soilik) 7 orduko jarduneko koefizientea erabiltzea adostu zen. Sailak ordea interpretazio interesatua egiten du eta 7 ordu eta 45 minutuko koefizientea aplikatzen ari da, sukaldarien eguneko jarduna, alegia, langileen kalterako. LABetik sinatutakoa bete dadin bide guztiak jorratuko ditugu, juridikoa barne.
Bestalde, Sailak sukalde bertikalen ratioen inguruko proposamena helarazi zigun. Bertan ohiko ratioekiko heren bateko handitzea jasotzen da. Aspaldi eskatu genion Hezkuntza Sailari hauen inguruko informazioa, zehatza (zein ezaugarri dituzte, non kokatuko dira…) oraindik ez digute ezer helarazi. Atzoko mahaian LABetik informazio gehiago eskatu genien eta bestalde argi utzi genuen ez garela sartuko ratio hauen negoziazioan Lan Hitzarmen berrian adostutakoak betetzen ez diren bitartean.
Bestetik, garbiketako metrajeen azterketa egin duten galdetu genuen eta noizko duten aurreikusita garbiketan emandako metro jaitsierari erantzuteko kontratazioa egitea
Gogoratu nahi dugu urtarrilera arteko gabealdia eskatu zietela zentroei aldebakarrez. Esan zigutenez, aipatutako metroen azterketa bukatzear dago eta eta abendurako aurreikusita dagoen mahaian behin betiko datuak aurkeztuko dizkigute eta urtea amaitu baino lehen metraje berriari lotutako kontratazioak egingo dituztela. LABetik lanean jarraituko dugu kontratu hauek lehenbailehen egin daitezen, eta administrazioaren arduragabekeria salatzen jarraituko dugu, kontratu hauek irailaren 1etik indarrean egon behar zirelako, Lan Hitzarmenaren akordioan jaso bezala.
Lan Hitzarmenean, kontratu prekarizatuen erabilera sistematikoa murrizteko lanaldi erdia baino gutxiagoko produkzio arrazoiengatikako kontratuak ez egitea adostu zen. Aurreko paragrafoetan aipatutakoa ez betetzeaz gain, Hezkuntza Saila lanaldi erdira iristen ez diren beharrak ez betetzea erabaki du aldebakarrez.
Honela, langileengan suposatzen duen lan karga handituz. LABetik Lan Hitzarmen berrian jasotzen diren hobekuntza guztiak aplikatzeaz gain, jardun erdiaren azpitik dauden beharrak lanaldi erdiko kontratazioarekin betetzea eskatu dugu.
> Sukalde eta Garbiketako ordezkapen zerrendak
Ikasturtean zehar ordezkapenak betetzeko egon daitezken zailtasunak aurreikusiz, Lan Hitzarmenaren III. eranskinean jaso genuen zerrendak 2025eko irailean bateratu, ireki eta irekita mantentzea. Hainbatetan eskatu bezala, atzo ere hau gauzatu dezaten eskatu genuen. Horrela egingo dutela ziurtatu ziguten.. Bestalde, Ordezkabidea ordezkoen araudi berriari egokitzeko eskatu genuen.. Adi egongo gara hau guztia. lehenbailehen bete dadin.
> Hurrengo LEPa (Lan Eskaintza Publikoa)
Sailak esan zigun 2027an Zerbizuetako langileen LEPa egiteko asmoa dagoela. Lan Hitzarmenean jaso bezala. LEP prozesuak hiru urtetik behin burutu behar dira eta behin behinekotasun tasa %5etik behera mantendu. Momentu honetan batazbesteko behin behinekotasun tasa sukalde eta garbiketan %15 ingurukoa dela adierazi ziguten.
Gainera urte bukaeran birjartze tasaren eskaintza publikatu behar dute hutsik geratu diren lanpostuekin, Atzo eman diguten datuaren arabera: 50 lanpostu izango dira , jubilazio, ezgaitasunak eta lanpostuaren erreserbarik gabeko eszedentziak batuta.
> Beste batzuk
Zerbitzua hobetu aldera eta sukaldeak ikasturteko lehen egunetik baliabidez hornituta egon daitezen, LABetik jangelako erabiltzaileen matrikulazioa datuak uda baino lehen jasotzea eskatu dugu behin eta berriz, beharren azterketa hain berandu egiteak zuzenean ematen den zerbitzuan eta langileen lan zaman duen eraginagatik. Hezkuntza sailak konpromisua hartu du bide hau jorratzeko eta datorren ikasturtetik aurrera beharren azterketa aurreratuko du.
Bestetik, lanean jarraitzen dugu, Lan Hitzarmen berritik eratorri edo eratorriko diren IKT eta sukalde eta garbiketako lanpostuak, salbuespenez, estruktural bihurtzeko mekanismoa adosteko eta irailaren 1ean LPZn txertatzeko.
Bukatzeko, Langileek Hezkuntza sailarekin harremanetan jarri eta tramiteak egiteko dauden zailtasunak ikusita, LABetik arazoari irtenbide emateko eskatu diogu hainbatetan administrazioari. Atzo esan ziguten langileek kontsulta orokorrak egin ditzaten telefono zenbaki bat jarri dutela martxan.
- Langileen kontsultak erantzuteko Hezkuntza Sailetik gaitutako telefonoa: 946 620 254 (Astelehenetik ostegunera: 8etatik 16.30 bitartean eta ostiraleta: 8retatik 15etara).
LABetik lanean jarraitzen dugu greba eta mobilizazioen ondoren sinatutako Lan Hitzarmen berria bere osotasunean bete eta garatu dadin.
INFO-2025-11-12-EUS


