EAEko Lanbide Heziketa: LABek Lanbide Heziketako mahai propioetan berariazko gaiak landu daitezen galdegin dio Hezkuntza Sailari

227

Lanbide Heziketan ikasturteko lehen mahai teknikoa izan dugu gaurkoan. Bertan, 2022ko legeak ezartzen duen ikasleen DUALeko praktikaldiak kudeatzeko orduak eta ikasturte Hasierako Ebazpena landu dira, besteak beste.

Lehengo puntuari dagokionez, hezkuntza sailak adierazi duenez, praktiketako kudeaketa orduak ikastetxe guztietarako esleitu dira. Hala ere, LABentzat ez dira nahikoak esleitutako orduak. Era berean, irakasleon lan kargak kudeatu ahal izateko ondorengoa adierazi du Lanbide Heziketako Sailburuordeak mahaian:

  • Alde batetik, 1.mailan ikasleak praktiketan doazen 3 asteetako irakaslearen orduak ez dira zuzenean praktiken kudeaketara bideratuko.
  • Bestalde, 2. mailako ikasle batek praktikaldia ez badu egin behar, zuzendaritzak kudeatu beharko duela familia berberereko ordu lektiboetatik. Ordu lektibo nahikorik ez balego, zuzendaritzak Hezkuntza Sailari eskaera bideratu beharko du egun dituen ordu lektiboekin ikasleen praktikaldi orduak ehuneko ehunean ezin dituela bete.

Ikasturte Hasierako Ebazpenari dagokionez, LABek ekarpenak egin zituen irailean. Hala ere, ez dugu administrazioaren erantzunik jaso ez bilera aurretik ezta mahaian bertan ere. Beraz, egindako ekarpenen inguruko azalpenik edo argipenik ez dugu gaur gaurkoz. Nahiz eta, maiatzaren 9an sinatutako akordioari esker, sindikatuok 15 egun arinago dokumentazioa jaso eta berariazko bilera batean negoziatu eta adostea jasotzen den. LABek, arlo horretan ere, hitzarmenean adostutakoa bete dadin exijitu du. Zentzu horretan, sindikatuok ekarpenei erantzuna jaso eta bilera monografiko bat deituko dela adierazi da, negoziatu eta adosteko.

Azkenik, hurrengo lanbide heziketako mahai teknikoa abenduaren 15ean egiteko hitza eman du Sailak. LABek Lanbide Heziketako mahai propioak izateko lanean jarraituko du, baita sinatutako akordioa bere osotasunean garatu eta aplikatu dadin.

2025-10-27_INFO-Lanbide-Heziketa