EAEko lan legepeko irakasle, Heziketa Bereziko eta Sukalde eta Garbiketako langileen errelebu kontratua hartzeko jarraibideak argiratu dira

483

2022ko maiatzaren 23ko dataz, EAEko Hezkuntza Saileko langileak kudeatzeko zuzendariak Hezkuntza Sailaren menpeko kolektiboetan partzialki erretiraturako pertsonek errelebo kontratuei lotutako erretiro partzialaren egoeran zerbitzuak emateko modalitateei buruzko jarraibidea argitaratu du.

Sartzeko baldintzak
Erretiro-modalitate hau eskatzen duten langileek lanaldi osoko kontratua izan beharko dute eta denbora partzialeko aldi baterako kontratu bat formalizatu beharko dute; Administrazioak, aldi berean, beste hirugarren pertsona batekin errelebo-kontratu bat formalizatu beharko du.
Gutxienezko adina:
a) Gertaera eragilearen unean 62 urte eta 2 hilabete izatea, eta 35 urte eta 6 hilabete edo gehiago kotizatuta.
b) Gertaera eragilearen unean 63 urte eta 4 hilabete izatea, eta 33 urte kotizatuta.
Gutxieneko kotizazio-aldia: 33 urteko kotizazio efektiboak. % 33ko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonen kasuan, 25 urtekoa izango da eskatutako kotizazio-aldia.
Antzinatasuna enpresan: gutxienez, erretiro partzialaren data baino lehen-lehenagoko 6 urte

Informazio osoa: Erretiro partziala eta errelebu kontratua.