EAEko irakasleen mahai sektoriala: Meritu lehiaketa, Tramitagune/Komunikabide, ikasturte hasierako esleipena eta hainbat irizpideren aplikazioa

765

MAHAI NEGOZIATZAILEA


MERITU LEHIAKETA, TRAMITAGUNE/KOMUNIKABIDE, IKASTURTE HASIERAKO
ESLEIPENA ETA HAINBAT IRIZPIDEREN APLIKAZIOA


Atzo 2023ko lehen Mahai Negoziatzailea izan genuen eta ikasturte honetan landu ez diren gai guztiak batera landu genituen. Berebiziko garrantzia duten gaiei ezin izan genien beharrezko denbora eskaini. Negoziaziorik gabeko bilera inormatiboa izan zen.
Lanbide Heziketa. Datorren asteetan bilera monografkoa deituko du Hezkuntza Sailak.

  • Merezimendu lehiaketa. Gaur argitaratuko dira falta diren merituen behin behinekoemaitzak, espezialitateka eta alabetikoki ordenatuta. 10 laneguneko erreklamazio epea zabalduko da alegazioak egiteko. Ekainaren 5eko astean, puntuazioaren araberako behin behineko emaitzak argitaratuko dira. Urria bukaeran aurreikusten da karrerako funtzionario izendatzea.
  • Egonkortzeko LEPa eta LEP arrunta. Izen emate epea ekainaren 12an irekitzea aurreikusten du Hezkuntza Sailak eta 20 laneguneko epea egongo da izena emateko. Programazioa eta unitate didaktikoa iraileko hirugarren astean entregatu beharko dira. Froga idatziei dagokienez, Maisu-maistren kidegokoak (Lanbide Heziketako espezialitate batzuk barne) urriko hirugarren asteburuan izango dira eta Irakaskuntza Ertainak ordea urriko azken asteburuan. Zehazteke gelditu da LEPen froga idatziak egun bakarrera mugatuko diren edo larunbat eta igandean izango diren. Lehengo egonkortzeko LEPa ebatziko da eta hauek lanpostua aukeratzerakoan LEP arruntarekiko lehentasuna izango dute.
  • Tramitagune, Komunikabide eta EIZU. Erabiltzaile gida bat prestatu eta hurrengo egunetan argitaratzea adostu du Hezkuntza Sailak. LABetik, beste behin, zuzendaritzentzako eta sindikatuontzako antzeko plata formak sortzea eskatu dugu, Hezkuntza Sailarekin etenda dagoen komunikazioa errazteko, eta Sailak prestutasuna azaldu du. Bestalde, EIZU ikastetxetik kanpo erabilgarri izateko eskaria egin arren, oraindik aplikazioa prest ez dagoela adierazi digute.
  • Ikasturte hasierako esleipena (IKHA). Prozesuaren egutegia datozen egunetan argitaratuko da. Aurtengo IKHA denboran luzatuko da merezimendu lehiaketa prozesuaren ondorioz. Behin behineko lanpostuen zerrenda argitaratuko da egon daitezkeen akatsak ikastetxeetako zuzendaritzek zuzendu ahal izateko. Erreklamazio epe hau amaitzen denean behin betiko zerrenda argitaratuko da. Hezkuntza sailak lehentasun eskubidearekin aurrera jarraitzea erabaki du. LABetik ez dugu onartzen lehentasun eskubidea aurreko ikasturteko baldintza berdinetan aplikatzea, izan ere, langile askoren antzinatasunean urraketa eman baitaiteke. Hurrenkera honen arabera esleituko dira lanpostuak:
    • Karrerako funtzionarioak.
    • Praktikaldia egin behar duten behin behineko funtzionarioak.
    • Meritu lehiaketan lanpostua lortu dutenak.
    • Lehentasun eskubidea dutenak.
    • Ordezkoak.
  • Hainbat irizpideren aplikazioa.
    • Erditze anizkoitza. Orain arte 2. umetik aurrera 2 astez luzatzen zen gurasotasun baimena, astebete guraso bakoitzarentzat. Aurrerantzean guraso bakoitzari luzatuko zaio baimena 2 astez, sententzia batek hala esan duelako.
    • Edoskitzea. Orain arte edoskitze metatua gozatzeko egun kopurua lanaldi motaren arabera aplikatzen zen, eta honen negoziaketan egon ginen aurreko ikasturte osoan. Aurrerantzean, langile guztientzako edoskitze metatua gozatzeko egun kopurua 24koa izango da, lanaldi mota dena delakoa ere, sententzia batek hala esan duelako. Beraz, aipatutako sententziak idatziz bidaltzeko eskatu dugu. LABen gure zerbitzu juridikoarekin kontrastatuko dugu eta orain arte bezala jardunaldi murriztuan lanean ari diren langileek izan dituzten baldintzak mantentzearen alde egingo dugu
    • Guraso bakarreko familiak. Lege berri bat aterako da, non zehazten den guraso bakarreko familiek 10 aste gehiagoko lizentzia izango dutela.
    • Udako ordainketa. Hezkuntza Sailak, iaz aldebakarrez erabaki bezala, aurten ere abuztua ikasturtean zehar lan egindakoaren proportzioan ordaintzeko erabakia berretsi du. Gainera, uztailari dagokionez, etorkizunean ildo beretik doazen neurriak hartzeko asmoa adierazi digu, gure Lan Hitzarmenean jasota dagoenari eta azken 10 urtetan aplikatu izan duenari muzin eginez. LABetik indarra egiten ari gara aurtengo udako uztaileko kobraketan aldaketarik ez emateko. Datozen ikasturteei begira, honen inguruko negoziaketa hasi nahi du hezkuntza sailak eta guk borrokan jarraituko dugu ez dugulako ordezkoen lan baldintzetan atzerapausorik onartuko.

Beste behin ere negoziazio mahai batera deitu gaituzte baina negoziaziorik gabeko erabakiak mahaigaineratu dizkigu administrazioak.

LABek lanean jarraituko du lan akordioan jasota dauden eskubideen urraketarik eta atzerapausorik eman ez dadin eta bereziki bitarteko funtzionarioen lan-baldintzetan inolako atzerapausorik eman ez dadin.

Euskal Herrian, 2023ko maiatzaren 12an