EAEko irakasleen mahai sektoriala: Merezimendu lehiaketaz

442

Merezimendu lehiaketaz

Hezkuntza Sailak merezimendu lehiaketaren inguruko informazio ezberdina helarazi zigun atzo. Horien artean, uztaila bukaeran EHAAn publiko egingo dela merezimendu lehiaketako izendapen berrien zerrenda. Irailaren 30 bitarte uko egiteko epea zabalik egongo da, beraz, tarte horretan izendapen berririk balego telefono bitartez jakinaraziko dute.

Merezimendu lehiaketako karrerako funtzionarioen izendapenaz

LAB Sindikatuak hurrengo proposamena helarazi zion Hezkuntza Sailari: merezimendu lehiaketa bidezko enplegu publikoaren eskaintza bitartez karrerako funtzionario izango direnen izendapena Lekualdatze Lehiaketa autonomikoaren ondoren egiteko, hau da, LAL autonomikoa urrian bada honen ondoren. Ondorioz, hauek ez lukete 2023ko urriko LAL autonomikoan parte hartuko, 2024 urtetik aurrerakoan bai, ordea.

Gure proposamenaren funtsa behin-behineko destinoa duten karrerako funtzionarioei behin-betiko destinora hurbiltzeko azken aukera eskaintzea da. Izan ere:

  • 2019ko EPEa gainditu zuten hainbat karrerako funtzionario oraingoz behin-behinean daude (bereziki Haur Hezkuntzakoak Gipuzkoan)
  • Ezkutuko lanpostu guztiak ez direlako atera LAL prozesuetara azken urteetan.

Zentzu honetan, gogoratu dezagun salbuespeneko egonkortze prozesuak (meritu lehiaketa edota oposizio ez baztertzailea) 2024ko abenduaren 31rako bukatuta egon behar direla. Honek esan nahi du denbora horretan zehar bilakatu behar direla bitarteko edo interino gisa aritu diren langile asko karrerako funtzionario. Hortaz, hauen izendapena epe barruan sartzen da eta aukera ematen du sisteman dauden horiei azken aukera emateko eta ezkutuko lanpostu guztiak LAL autonomikoan ateratzeko.

Edozein zalantza izanez gero, jarri gurekin harremanetan. Abuztuak 7-18 bitarte oporretan egongo gara.

Uda ona pasa!