EAEko Irakasleak: Bilbon mobilizatu gara Hezkuntza Sailak Hezi+ proiektua proposatu duen baldintzetan egitearen aurka

88

Gaur, STEILAS eta CCOO sindikatuekin batera mobilizatu gara Bilboko Lurralde Ordezkaritzaren parean, BHko ikastetxeetan Hezi+ proiektua Hezkuntza Sailak proposatu duen baldintzetan egitearen aurka.

Hezkuntza Sailak HEZI+ proiektuaren ebazpena bidali die EAEko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako zuzendaritzei, Hedatze proiektua ordezkatzeko asmoz. Proiektu honen bidez, Bigarren Hezkuntzan gehienezko 17 eskola-orduei ordubete gehitzeko atea irekitzen die.

Salatu nahi dugu Hezkuntza Sailak 2025eko maiatzeko akordioa urratzen duela, eta gainera, aldebakarrez hartu duela erabakia, sindikatuokin ezer adostu gabe. Horrez gain, klaustroei bi asteko epea soilik eman die bertan parte hartuko duten ala ez erabakitzeko.

Akordioa urratzeaz gain, xantaia erabili du Sailak; izan ere, Hezi+ gaur egungo baldintzen onartzea zuzenean lotu dute baliabideak jaso edo lanaldi trinkoa izatearekin.

Hezkuntza Sailari bilera bat egiteko eskaera formala egin genion hiru sindikatuok asteartean, baina ez dugu erantzunik jaso.

Bukatzeko, datorren ostegunean, otsailak 5, BHko ikastetxeetan mobilizatzera deitzen ditugu irakasleak.

Gisa honetako proiektuen alde egiten dugu, baina sinatutako akordioaren urraketarik eragin gabe eta hezkuntza kalitatea erdigunean jarriz.

> Argazki galeria: