EAEko Irakasleak: 2025-2028 Soldata igoerak

356

Jarraian dituzue EAEko hezkuntza publikoko irakasleon soldatetan hurrengo lau urteetan izango ditugun igoerak:

· Akordio arautzailea-Lan Hitzarmena (2025eko maitza):

Euskal Herria da euskal langileon lan baldintzak negoziatzeko markoa eta hemen erabakitzea, gure aldarrikapen nagusia. 15 urteren ondoren gure soldata bertan negoziatzea eta adostea lortu genuen, %7ko igoera sinatuz.

· Estatuko igoera (2025eko azaroa):

Espainiako Gobernuak eta sindikatu zentralistek borrokari uko eginez, estatu osoko langile publikoentzat lau urtetarako %11ko igoera adostu berri dute. LABen iritziz, Madrilen adostu behar dena negoziazio eremua Euskal Herrira ekartzea da. Soldataz gain, bertako langile publikoen lan baldintza guztiak Euskal Herrian negoziatzeko eta adosteko.

URTEALAN HITZARMENA 2025ESTATUKO IGOERAGUZTIRA
2025+ %2+ % 2,5+ % 4,5
2026+ % 2,5+ % 1,5-2+ % 4-4,5
2027+ % 2,5+ % 4,5+ % 7
2028+ % 2+ % 2
GUZTIRA+ % 7+ 11 %+ % 18

LABek Jaurlaritzari, Nafarroako Gobernuari eta Madrilen ordezkaritza duten euskal alderdiei norabide honetan lan egin dezatela eskatzen die. Hitzetatik ekintzetara pasatu, eta Aurrekontu Orokorretan euskaldunon lan baldintzak, enplegua eta soldatak Euskal Herrian erabaki ahal izateko neurriak adosteko.

Irakasleak_Soldatak-2025-2028