EAEko hezkuntza saileko sukalde eta garbiketako ordezkoen birbaremazioa

221

Hezkuntza Sailaren birbaremazioan akatsak egon direla sumatu dugu. Puntuak zenbatzeko orduan kontratupean egondako egunak soilik kontuan hartuko dira, hau da, bakoitzaren zerbitzu orrian agertzen direnak. Hezigunean puntuazioa aukeratuta duzun herrialdean agertzen da, lehen zonaldeka agertzen zena. Hilabeteak, aldiz, hilabete bakoitzak dituen egun naturalen kopuruaren arabera zenbatzen dira.

Zure puntuazioa kalkulatzeko hemen jarraibidea:

  • Begiratu zure zerbitzu orria hezigunean: ————> Nire datu laboralak——-> Klikatu Zerbitzu orria——–> Tituluak, espezialitatea eta ziurtagiriak.
  • Zerbitzu orria daukazunean zenbatu kontratupean egon zaren lan egunak 2022ko abuztuaren 31ra arte, lan egun bakoitzak puntu bat balio du.
  • Behin behineko zerrenda ateratzen denean akatsak daudela sumatzen baduzu erreklamazioa egin.
  • Birbaremazio epea: ekainaren 12ko 23:59ra arte
  • Barematzen den epea: 2022ko abuztuaren 31 arteko zerbitzuak
  • Behin behineko zerrenden argitaratzea: ekainaren 16a
  • Erreklamazioak egiteko epea: ekainaren 16tik 26ra
  • Behin betiko zerrendak: uztailaren 4an Behin betiko zerrenda 2023ko irailaren 1ean indarrean sartuko da.