EAEko Hezkuntza Sailaren inprobisazioa eta berme eza salatzen dugu beste behin Lanbide Heziketan

381

Jaurlaritzak baieztatu duenez Madrilgo erabakiek ez dute eraginik izango hurrengo ikasturtean eta langileek ikasturte honetako baldintza berdinetan jarraitu ahalko dute lanean. Honek, beste behin erakusten du Euskal Herrian hezkuntza sistema propioa behar dugula.

Horren aurrean, LAB irakaskuntzatik ondorengo puntuak aldarrikatu ditugu Sailaren aurrean:

  1. Lanbide Heziketan bizi ditugun arazoek zerikusi handia dute urteetan handitzen utzi den interenitate mailarekin. Lanpostuak eta langileak egonkortuak bagenitu arazoaren neurria txikiagoa litzateke. Urgentziazkoa da kontsolidazio prozesuak egitea.
  2. Lanbide Heziketa lantzeko bilerak maiztasun handiagoz eta eduki gehiagorekin burutu behar dira. Guretzat Lanbide Heziketa estrategikoa delako.
  3. Espainiako Estatuko Hezkuntza Ministerioak proposatzen du A2 kategoriako lanpostuak sortzea Lanbide Heziketako langileentzat. Horren aurrean, nekaezinak izango gara hurrengo hiru puntuetan:
    1. Lanpostu zerrendetan ez dugu murrizketarik onartuko.
    2. Gaur egun irakasle funtzionarioen kidegoan dauden langileen, baita ordezko guztien, egungo lan baldintzetan atzera pausurik ez dugu onartuko.
    3. Etorkizunean, Hezkuntza Sailean lanera gehituko diren irakasle tekniko berriek, lanaldi, egutegi eta soldata baldintza berberak izan ditzatela exijitzen dugu.
    4. Orokorrean, lan berdina burutzen duten irakasle mota ezberdinen arteko baldintza arrakalarik ez dugu onartuko.
  4. Behingoz, ofizialki jakinarazi da Lanbide Heziketa teknikoko edozein espezialitateko langilek aukera izango duela prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa ikasi ahal izateko, baldin eta Errege Dekretutik kanpoko espezialitateko irakasleak lan jardunean badaude. Berandu datorren neurria izanik ere, etorkizunean burutu daitezkeen oposizio deialdiak deitzeko tartea handitzea eskatu dugu, langileek prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa burutu ahal izateko aukera izan dezaten.