Epaitegiek ebatzi dute EAEko Hezkuntza Sailak greba eskubidea ukatu ziela Aiaraldeko hezkuntza publikoko langileei

337

Epaitegiek arrazoia eman diete LABi eta beste sindikatu deitzaileei, eta 2022ko martxoaren 5ean gutxienez Aiaraldeko bi ikastetxetan (Fabian Legorburu eta Zaraobe) greba eskubidea urratu zela ebatzi ere.

2021eko martxoaren 5ean eta ekainaren 2an Aiaraldean eskualde mailako bi lanuzte egin zituzten, bertako egoera sozioekonomiko kaskarra salatu eta enplegu eta bizitza duinak aldarrikatzeko.

Lanuzte hauetara eskualdeko langile eta lantoki guztiak deituak zeuden. LABek eta sindikatu deitzaile guztiek Lan Sailari jakinarazitako greba erregistroan argi adierazten zen Aiaraldeko eskualdeko eremu guztietako langileak deituak zeudela, funtzionario eta laboralak ere bai. Izan ere, eskualdeak bizi zuen egoerak langile guztien erantzun irmoa behar zuen.

Lanuzte hauetan Hezkuntza Publikoko langileei greba eskubidea urratu zitzaiela salatu zuten, bereziki martxoaren 5eko lanuztean Hezkuntza Sailak izan zuen jarreragatik. Onartezina da greba eskubidea urratzea ikuskaritza mehatxurako tresna bezala erabiliz. Honen aurrean, neurriak hartu eta zegokion ibilbide juridikoa egingo genuela publikoki adierazi genuen.

Azkenean, epaitegiek arrazoia eman diete LABi eta beste sindikatu deitzaileei, eta egiaztatuta geratu da martxoaren 5ean gutxienez eskualdeko hezkuntzako bi ikastetxetan (Fabian Legorburu eta Zaraobe) greba eskubidea urratu zela.

Hezkuntza Sailak orduan izandako jarrera onartezina berriz ere salatu dugu, eta halakorik ez errepikatzea exijitzen dugu. Greba eskubidea eta langileok enpleguaren defentsan zein lan baldintzen defentsan ditugun eskubide guztiak bermatzea ezinbestekoa da, eta horretarako lanean eta borrokan jarraitzeko asmoa daukagu.