
LAB 1. INDARRA = LAN BALDINTZEK HOBERA
EAEko hezkuntza publikoan, LAB lehen indarra den kolektibo guztietan lan hitzarmen berriak sinatu ditugu 3 hilabetetako epean, eta hauek hobetzeko lanean dihardugu jada.
– Heziketa Berezia: 2024ko abendua
– Haurreskolak Partzuergoa: 2025eko otsaila
– Sukalde/Garbiketa: 2025eko martxoa
Negoziazio kolektiboa eta ekintza sindikala, txanpon beraren bi aldeak:
– Arduraz eta konpromezuz hartzen dugu gugan jarritako babesa. Proposamen eta politika errealak egiten ditugu, egunero gabiltza langileen lan eta bizi baldintzak hobetuko dituzten ekarpenak pentsatu eta proposatzen. Horietako asko eta asko jaso dira azken hilabeteotan sinatutako hitzarmen berrietan.
– Kalean gaude: ikastetxe eta haurreskoletan, grebetan, mobilizazioetan, itxialdietan, kotxe karabanetan, eserialdietan, propaganda ekimenetan… borrokatzen ez diren eskubideak ez direlako iristen.
Modu kolektiboan borrokatzearen garrantzia balorean jarriz, inkonformismoa borrokarako indar bilakatzea da gure eginbeharra, eta horretan gaude. Gure afiliazioa eta hezkuntza komunitatea oinarri hartuta, langileekin, langileen alde eta ikasleen hezkuntza kalitatean hobetzeko borrokan, aliantzak lortuz.
Orain irakasleen unea da, zuhurtziaz eta determinazioz lan egingo dugu irakasleen lan baldintzak hobetuko dituen hitzarmen bat lortzeko.
Ez gara esateaz nekatuko, borrokak merezi du eta etorkizunean ere mereziko du!
Zorionak eta eskerrik asko guztioi! Animo eta aurrera!
LAB | HITZA eta EKINTZA
