EAEko Zerbitzu Publikoetako beste arlotan bezala, Hezkuntzan ere enplegu publikoa sortu eta egonkortzea eta behin behineko langileen lanpostuen kontsolidazioa eskatzeko mobilizatu gara eskolatan, Haurreskolak Partzuergoan eta EHUn ere, irakasleok, hezitzaileok, sukaldariok, garbitzaileok, administrazioko langileok…
Mobilizatzen jarraitzea ezinbestekoa izanik, ekainaren 5ean EAEko hiru hiriburuetako manifestazioetan parte hartzera animatzen ditugu langileak ardura daukaten agintari, erakunde publiko eta alderdi politikoei irtenbide egoki bat eskatzeko.
LAB, ELA, CCOO, SATSE, STEILAS eta ESK sindikatuok EAEko mobilizazio dinamika garrantzitsu bat ari gara gauzatzen. EAEko sektore publikoan enplegu publikoa sortu eta behin behinekotasuna pairatzen duten 60.000 langileen kontsolidazioa lortzeko beharrezko pausoak eman ditzatela galdegiten diegu agintari, erakunde publiko eta alderdi politiko desberdinei.
Apirilak 22ko greba aurretik hainbat elkarretaratze gauzatu genituen; ondoren greba egun arrakastatsua gauzatu genuen; Greba ondorengo erantzun faltaren aurrean, Maiatzak 25ean Gasteizen manifestazio jendetsua antolatu genuen, Eusko Jaurlaritzari, Eudeli eta Euskal alderdi politikoei zuzendutako bilera eskaerak gauzatzeko idatziak erregistratzen genituen bitartean. Alderdi politiko batzuk erantzun digute bilera data proposatuz; EUDELek aldiz gurekin biltzeari uko egin eta udaletxe bakoitzera zuzentzeko planteatu digu. Eusko Jaurlaritza isilik dago momentuz.