EAEko Hezkuntza Akordioari LABek egindako ekarpenak

646

Otsailaren 18an iragarri genuen LABetik ekarpenak egin genizkiola EAEko Hezkuntza Akordioaren zirriborroari. Gaur, eragileek eta alderdiek ekarpenak aurkezteko epea amaitzen denean, egindako ekarpenak publikoa egitea erabaki dugu.

Esan bezala, zehaztasun maila handiagoa eskatzen badute ere, Hezkuntza Batzordeak aurkeztutako zirriborroan badira norabide egokian kokatzen diren hainbat kontu, hala nola, kuotak desagertzeko asmoa, euskalduntzearen aldeko borondatea edota herri mailako eskolaratze eta planifikazio batzordeak sortzea esaterako. Hala ere, hezkuntza hitzarmenaren helburu nagusiak gehiago definitu behar direla uste dugu. Hainbat puntutan interpretazio desberdinei ateak irekiak uzten dizkio. Abiapuntua zehaztasun handiagoz definitu ezean, kontrakoak izan daitezkeen bi bide desberdin har daitezke: ituntze-sistemaren kontsolidatu ala egungo eredu duala gainditze bidean jarri. Bigarren hau da LABen apustua: euskal eskola publiko komunitarioko konfluentzian aurrera egitea. 

Langileei lan baldintzei dagozkion gaiek konkrezio handiagoa eskatzen dutela uste dugu. Eremu honetan ere aldaketa sakona beharrezkoa dela uste dugu, hezkuntza lan guztiak aitortu (ik. 4. puntua), lan baldintzen eremuan ere konfluentziarako urratsak emanez eta beharrezkoak diren baliabideak jarriz.

Hona hemen Hezkuntza Batzordearen zirriborroari aurkeztu dizkiogun ekarpenak jasotzen dituen dokumentua

LABen-ekarpenak-zirriborroari_-Otsailak-18