EAEko Heziketa Bereziko kontsolidazio LEP deialdiaren zirriborroari ekarpenak aurkeztu ditugu

441

EAEko Hezkuntza Sailak aurkeztu duen heziketa bereziko kontsolidazio LEP deialdiaren zirriborroari ekarpenak egingo dizkiogu, egun dauden langileak egonkortzeko eta kolektibo euskalduna izateko.

Gaur, abenduaren 1ean, sindikatuak eta EAEko hezkuntza saila mahai negoziatzailean elkartuko gara.
Lanpostuen azken eskaintza eskuartean genuelarik esan genuen bezala, gaur ere argi adieraziko dugu, 520 lanposturen eskaintzak ez duela behin-behinekotasun tasa %8aren azpitik kokatuko. Eskaintza honek ez du gure kolektiboak dituen beharrak asetzen.
Egungo datuak kontuan hartuta, 139 lanpostu oso geratuko dira eskaintzatik kanpo. Horiez gain, 255 lanpostu erdi ere ez dira eskainiko.
LABetik, legeak ahalbidetzen duen guztia egin behar dela argi dugu. Horregatik, eskaintzak %10eko igoera izatea ezinbesteko neurritzat daukagu eta horrela adieraziko dugu gaurkoan.

Gainera, 520 lanpostutik 53 hizkuntza eskakizunik gabe aterako dira, hau da, berauetan lan egiteko ez da beharrezkoa izango euskara jakitea. Hizkuntza eskakizunik gabeko lanpostuak eskaintzea atzerapauso itzela da euskararen normalkuntzan. Horregatik ez gatoz bat, inondik inora, proposatutako kopuru horiekin.
Gogorarazten dizuegu, lanpostu hauetako gehienak gainontzeko sindikatuek epaitegietara eramandako kasuen ondorio direla; mugagabe ez finko sententzien bidez sortutakoak.
LABetik lanpostu horiek hizkuntza eskakizuna izan dezaten ahalegin guztia egingo dugu. Horregatik, oinarrietan planteatuko ditugun ekarpen asko horri bideratuta egongo dira.


LEParen oinarriei begirako ekarpenak
Deialdiari begira argi dugu zein izan behar den helburua: Kolektiboan lan egindako denbora ahalik eta gehien saritu behar da eta aktiboan dagoen ahalik eta langile gehien finkatu behar dira. Helburu hori lortzeko, lan esperientziari 100dik 90 puntu ematea izango da gure ekarpena. Lan esperientziaren baitan, espezifikoki ikastetxe publikoetako heziketa bereziko hezitzaile bezala
egindako lana 75 punturekin saritzea eskatuko dugu.
Hizkuntza eskakizuna ez daukaten lanpostuetarako 20 puntuko puntuazioa gehitzea eskatuko dugu. 20 puntu horiek euskarazko perfila duten hautagaientzako izango direlarik.

Ekarpen hauekin batera, azkengo 3 urteetan kolektiboan egindako lana gehiago saritzea eskatuko dugu. 60 urte baino gehiago dituzten langileentzako egonkortasun plana adostea ere gure ekarpenetako bat izango da. Eta bestelako merezimenduetan, kolektibo desberdinetako langileen formakuntzari pisua ematea.
Bestelade, prozesuen kronologia zehaztea eskatuko dugu. LABek eskatu duen leku aldatze lehiaketaren deialdira lanpostu guztiak atera daitezen, lanpostuen zerrenda negoziatu behar da eta plazen identifikazioa zehaztu.
LABetik ozen esango dugu deialdiak negoziatu behar ditugula, momentuz langileon ordezkariak entzuteko borondate gutxi erakutsi du hezkuntza sailak. Deialdi honen negoziazioa arriskuan ikusi dugunean mobilizatu egin gara eta beharrezkoa bada, berriro egingo dugu!
Heziketa berezia ere Euskal eskola publiko komunitarioaren bidean!

Info._Deialdiari-LABen-ekarpenak-221201