EAEko Heziketa Berezia: LABek Salatzen du Mahai Parekide eta Negoziatzaileen edukiak nahastu eta dokumentazioa berandu jaso dugula, adostasunak atzeratuz

64

Atzo, martxoak 11, Lan Legepeko irakasle eta Hezitzaileen mahai parekidea eta negoziatzailea izan genituen. LABetik Mahai Parekidearen garrantzia azpimarratu genuen. Izan ere, Mahai Parekidea Lan Hitzarmenaren sinatzaileak direnak osatzen dute eta batzorde honen eskumena da Sinatutakoa garatzea eta interpretatzea.

> Zentroko atxikipena

Lan hitzarmenean sinatu genuen bezala, Administrazioak langileen ordezkariekin negoziatu behar ditu langileak ikastetxeetako egiturazko baliabide bilakatzeko prozedura.

Aurreko INFOetan aurreratu izan dugun moduan, 26/27 ikasturtean gaur egun ezagutzen ditugun Berritzeguneen antolakuntza aldatuko da. Atzoko mahaian adierazi ziguten martxoak 10ean argitaratutako Bizilab dekretuak amaiera ematen diola Berritzeguneen aurreko funtzionamenduari eta, hortaz, heziketa bereziko kolektiboei dagokien atxikipena ere.

Hainbatetan adierazi dugun moduan, zentroko atxikipenaren gaia erabat lotuta dago baliabideak esleitzeko irizpideekin. Lan hitzarmenean jasota datorren moduan, irizpide hauek Aniztasun eta Inklusiorako departamentuak eta alde sozialak negoziatu behar baditugu ere, oraindik ez dugu jaso honen inguruko proposamen sakonik, nahiz eta atzoko bileran langileak Kudeatzeko zuzendaritzatik gai honi dagokion atxikipenari buruzko gaia mahaigaineratu.

Gauzak horrela, berriro ere Aniztasun eta Inklusiorako arduradunarekin bilera eskatu dugu puntu guzti hauek zehazteko eta gai honen negoziaketan aurrerapausoak eman eta akordio on bat lehenbailehen erdiesteko.

LABek argi du derrigorrezkoa dela baliabideak esleitzeko irizpideak behingoz finkatzea, irizpide horiek baitira beste gai guztiak landu eta adostasunak lortzeko oinarria.

Dakizuenez, baliabideak esleitzeko irizpide horietan ezartzen dira ratioak eta intentsitateak besteak beste. Gainera, honen arabera, eskola bakoitzaren beharrizanen arabera erabaki ahal izango da zenbat langile egongo diren atxikituta. Irizpide horiek ondo ezarrita egotea ezinbestekoa da atxikipena, lekualdatzerako irizpideak, LEPa eta bestelako prozesuak behar bezala zehazteko.

> Lekualdatze-lehiaketa

Aipatutako martxoak 10eko dekretuak aldaketak dakartza lekualdatze-lehiaketan ere. Berritzeguneak desagertzean, lekualdatzea eskatzean irizpide berriak ezarriko dira. Atzoko bileran adierazi genuen moduan, dokumentazioa ondo aztertu eta gure ekarpenak egingo ditugu.

Adinarengatiko murrizketa metatua

Hainbat arrazoi medio, Hezkuntza sailarekin adinarengatiko murrizketa metatua gure kolektiboan ere ezartzea eskatu genuen LABetik. Atzo honen inguruko proposamena aurkeztu ziguten baina hainbat hutsune sumatu ditugu.

Aurkeztu ziguten metaketaren aukerak lirateke:urteko metaketa (3 hilabete lehenago amaitu) edo urte anitzeko metaketa ( erretiroaren baino 18 hilabete lehenago disfrutatzeko). Gure kolektiboaren lan karga kontuan hartuta, proposamena ondo aztertu behar dugu eta ekarpenak egin, Lan hitzarmenaren aldaketa suposatuko lukeen akordioa da eta Saileko kolektibo guztietan esleipen telematikoen araudiak bateratu nahi dituzte, kolektibo bakoitzaren desberdinasunak kontuan izanik, kolektiboen artean ezberdintasunik ez egiteko batetik eta bestetik informatikoki eraginkorragoa izateko. Ildo horretatik proposamen bat helarazi digute.

> Ordezkagunean eguneratzea

Saileko kolektibo guztietan esleipen telematikoen araudiak bateratu nahi dituzte, kolektibo bakoitzaren desberdinasunak kontuan izanik, kolektiboen artean ezberdintasunik ez egiteko batetik eta bestetik informatikoki erangikorrago izateko. Ildo horretatik proposamen bat helarazi digute.

Arretaz aztertu nahi dugu atzera urratsik ez dela ematen ziurtatzeko. Hurrengo egunetan ekarpenak egingo dizkiogu proposamenari.

> Euskalduntze-plana

Lan hitzarmenean sinatutakoari jarraiki (75. artikulua), aurreko mahai parekidean Euskalduntze Batzorde Teknikoaren sorrera eskatu genuen eta, atzo, mahai horri hasiera emateko bilera eskaera egin genuen.

Horren harira, IRALE ikastaroen orain arteko funtzionamenduan aldaketa datorrela jakitun, horren inguruko informazioa eskatu genion Administrazioari. Honen inguruko nondik norakoak ezagutzen ditugunean, zabalduko dugu. LABetik gai honen inguruko jarraipen zorrotza egingo dugu.

> Gizarte eta formakuntza funtsak

Gizarte eta formakuntza funtsen deialdia eta epeak aurkeztu zizkiguten. Eskaerak egiteko epea martxoaren 20tik apirilaren 21era izatea aurreikusten da. Deialdia langileen artean zabalduko dugu.

LABetik beharrezkoak diren ekarpen guztiak egingo ditugu, hitzarmena garatzeko eta aurrera urratsak ematen jarraitzeko.

INFO_2026-03-12