EAEko Heziketa Berezia: Erronkaz beteriko ikasturte berria

520

Ikasturtea hasi berri dugun honetan, irailaren 1etik lan hitzarmen berria indarrean dago eta ehunka hezitzailek esleipenetako betiko akatsak sufritzen jarraitzen dugu.

Lan hitzarmenak hobekuntza ugari ekarri dizkigu gure lan baldintzei dagokienez, lan jarduna jaistea, ordezkoen araudi berria, Haurreskolak Partzuergoko hezitzaleekin soldataren ekiparazioa…

Era berean eta zoritxarrez, ohikoa bihurtu den etengabeko administrazioaren hanka-sartzeak kudeatu beharreko egoera baten aurrean gaude oraingoan ere.

Meritu lehiaketa prozesuaren egutegia luzatzeak, besteak beste, Ikasturte hasierako esleipena behar baino beranduago gauzatu izana ekarri du, beste prozesuak atzeratzea eta, ondorioz, kurtso hasieratik baliabide pertsonalen falta sumatu izana ikastetxe gehienetan.

LABetik onartezina jotzen dugu kudeaketa arazo hau estrukturala bilakatu izana.

Lan Hitzarmena

LAB, STEILAS eta UGT sindikatuok 2025eko uztailaren 28 lan hitzarmena sinatu genuen, hemen duzue LOTURA.

Bertan, ordezkoen araudi berria eta hitzarmenean sinatu genuen berme klausulari esker, irakasle funtzionarioetan maiatzean sinatu genuen akordio arautzailean jasotako lizentzia eta baimenak kapituluko hobekuntzak txertatu dira.

Gauzak horrela, LAB sindikatuak Hezkuntza Sailari lehenbailehen lan hitzarmenaren sinatzaileekin Mahai Parekidea eratu eta deitzeko eskatuko dio.

Joan zen ikasturtean plantillak esleitzeko irizpideen negoziazioak porrot egin zuen administrazioak ez zituelako etxeko lanak egin eta aitzakiz-aitzaki negoziazioa atzeratzen ibili zen. Dugun erronkarik nagusienetako bat gai honen inguruko adostasuna topatzea da, beste gai batzuk bazterrean utzi gabe.

Lan hitzarmen berriari esker 350 lanpostu berri baino gehiago sortu dira. Oztopo administratiboak direla medio ekoizpenagatiko kontratu bezala atera dira. Lanpostu guzti hauek bakante bihurtzeko akordio bat sinatu genuen aurreko ikasturtean. Salbuespenez, lanpostu hauek abuztuak 31rarteko iraupena izango dute eta 26/27 ikasturtean bakanteak bihurtuko dira. Lanpostu hauetan dauden langileak lehentasuna izango dute bakante hauek eskuratzeko.

Ikasturte hasierako jarraibideak, ordutegiak egiteko jarraibideak eta jantokiko zirkularra

  • Jantokia doan erabiltzeko eskubidea izango dute Hezkuntza Saileko langile hauek:
  • Hezkuntza-laguntzako espezialistak, baldin eta hezkuntza premia bereziak dituen ikasleren bat ardurapean badute jantoki-ordutegian, eta beraz ikasle hori zaindu behar badute, bai bazkaltzeko orduan, bai jantokiko jolas garaietan (hala dio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2000ko martxoaren 22ko Aginduak, zuzeneko kudeaketako eskola-jantoki publikoak arautzen dituenak).

LAB Irakaskuntzako webgunea

Gogorarazten dizuegu LAB irakaskuntzanko web-gunea dugula eta bertan heziketa bereziko atala. Hemen gure kolektiboko Lan hitzarmena, deialdiak, araudiak, gidak, etab. aurki ditzakezue.

Tramitagune, Komunikabide eta Hezigune

Hezkuntza sailarekin tramite desberdinak egiteko plataforma hauek erabilgarri daudela gogorarazten dizuegu.

Hezigunea: Hezkuntza saileko atari orokorra.

Tramitagune: Hezkuntza administrazio espedienteak, eskaerak, erreklamazio formalak eta errekurtsoak sartzeko erabili beharko da. Administrazio-izapideetarako postontzia (ez du kontsulta orokorretarako balio).

Komunikabide: Kontsultak, kexak eta iradokizunak egiteko erabili beharko da. Ez du espedienterik sortuko, ezta administrazio-izapiderik ere. BakQ izatea ezinbestekoa da tramite guzti hauek burutzeko.

Lanean jarraituko dugu hitzarmena garatzen eta osotasunean betetzen denaren jarraipena egiten.

Heziketa-Berezia_INFO-2025-09-16-1