Lan-legepeko langileen bajen ordezkapenen kudeaketan aldaketak egongo direla jakin berri dugu ikastetxeetako langileek abisatuta.
Hezkuntza Sailarekin gai hau kontrastatu dugu eta hemendik aurrera kudeaketa aldatuko dela adierazi digute. Administrazioak aldez aurretik erabaki hau langileen ordezkarioi komunikatu ez izana salatzen dugu.
Gizarte Segurantzak telematikoki bidalitako agiria Lurraldeko ordezkaritzek jaso arte, Sailak ez ditu bajak kudeatuko; honen ondorioz, ordezkapenak lehengo egunetik betetzea ezinezkoa izango da.
LABek ez du onartuko langileen lan balditzen urraketa hau; gainera, hezkuntza publikoaren kalitatea ahultzen duen beste urrats bat dela eta sinatutakoaren aurka doan alde bakarreko erabakia dela argi utzi nahi dugu.
Ordezkoen araudiaren urraketa
Alde bakarreko erabaki honek 2025eko uztailean sinatutako lan hitzarmenaren III. Eranskina urratzen dubete betean. Zehazki, “Ordezkapenetarako hautagaien zerrenden funtzionamendua” ataleko 1.2 puntua.
Puntu horretan hau zehazten da:
1.2. Ordezkaguneko eskaintzak:
Ikasturtean zehar, hezitzaileen plaza bat bete behar denean, Ordezkagunea aplikazioaren bidez eskainiko da.
Oro har, kontratua hasi aurreko laneguneko 12:00ak arte ikastetxeko zuzendaritzek jakinarazitako ordezkapen guztiak sartuko dira Ordezkagunean.
Gauzak horrela, LABek mahai parekidea eskatu dio administrazioari gai hau argitzeko eta langileen eskubideak eta ikasleen beharrizanak asetuko dituen irtenbide bat aurkitzeko.
INFO-26-01-09-1


