Greba eskubidea urratzeko ahaleginak salatu dituzte sindikatuek EAEko Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako hirugarren greba egunean

472


Bilboko manifestazioan 5.000 langile inguru bildu dira, eta greba %65 eta 70 bitarteko babesa izaten ari da orohar.


Gaur, abenduak 13, EAEko gizarte ekimeneko ikastetxeetako hirugarren greba eguna da. Bada sindikatuek salatu nahi dute Lan Sailak ezarritako zerbitzu minimoen gehiegikeriaz gain, ikastetxe ugari zerbitzu minimo horien iruzurrezko aplikazioa egiteko saikerak egiten ari direla, greba zapuzteko asmoz. Langile askori greba egiteko eskubidea ukatu eta oztopatu zaio.


Hala eta guztiz ere, sindikatuek balorazio positiboa egiten dute. Grebek babes handia izan dute, eta milaka langile dira hainbat ekintza eta mobilizazioetan parte hartzen ari direnak. Esaterako, gaurko Bilboko manifestazioan 5.000 langile inguru elkartu dira.


Helburua da 2021ako abendutik iraungita dagoen hitzarmena lehenbailehen berritzea. Aurreko Hitzarmenak 10 urte eman zituen berritu gabe, eta 29 greba egun egin behar izan zituzten langileek hitzarmen berria lortzeko.


Sindikatuek Kristau Eskola patronal nagusiari eskatzen diote publikoki adierazi duen negoziaketerako borondatea isla dadila mahai negoziatzailean, benetako edukiekin. Azken mahaitik 9 hilabete igarota, azaroaren 27rako mahai negoziatzailea deitu zuten Kristau Eskola eta AICE-IZEA patronalek mobilizazioek behartuta. Baina ez zuten ekarri inolako proposamenik.


Hezkuntza Sailari berriz, gatazka honen irtenbidean parte har dezala eskatzen diote, beste aldera begiratu ordez. Hezkuntza Saila ez da edozein eragile, eta esparru honetako langileen lan baldintzekiko ardura berea ere bada.

GAURKO BILBOKO MANIFESTAZIOAREN ARGAZKIAK


Bihar hiru hiriburuetan izango dira mobilizazioak. Goizeko lehen orduetan kalejira eta elkarretaratzeak egingo dituzte grebalariek. 11.30ean manifestazioa Bilbon Eskolapios ikastetxetik hasita, eta elkarretaratzeak Donostian eta Gasteizen, Kristau Eskolaren egoitza aurrean eta Egibideko Jesus Obrero ikastetxe aurrean hurrenez hurren.


Aldarrikapen nagusiak lan zamak arintzeko neurrietan, sektore feminizatu eta prekarizatuenentzat hobekuntzetan, KPIa bermatuko duten soldata igoeretan, lanpostuak mantentzeko neurrietan eta Lanbide Heziketako edukietan oinarritzen dira. Euskara planak, berdintasun planak eta lan osasuna eta bereziki arrisku psikosozialak abordatzeko planak ere jomugan ditugu sindikatuek.


Euskal Herrian 2023ko abenduaren 13n

PDF Embedder requires a url attribute

Aste honetan zentroetan egindako kontzentrazio batzuk