Beste behin ere, ELAk Gizarte Ekimeneko negoziazio-mahaitik kanpo utzi nahi izan gaitu

526

Aurreko abenduaren 14ean, hitzarmen berria negoziatzeko mahaia osatzeko lehen bilera egin genuen. Bost hilabete pasa ondoren, azkenik mahai negoziatzailea osatu eta negoziazioari ekingo diogu. ELAK, berriz, bota nahi izan gaitu. Ez dugu onartu.
Bost hilabete galdu ditugu mahai negoziatzailea osatzeko. Lehen saiakera egin genuenean, 2021eko abenduan, LAB sindikatuak bere ordezkaritza ziurtatzeko Lan Sailaren agiria aurkeztu zuen. ELAk ez zion LABi duen ordezkaritza aitortu nahi izan, eta mahaia osatu gabe utzi zuten eta ez zuen beste mahai baterako datarik jarri. Orduan, LABek egin zuen moduan, gaurkoan, ordezkaritza gehien duen sindikatuak Lan Sailaren agiria ekarri du non sindikatu bakoitzak duen ordezkaritza portzentajea ikus daitekeen. Oraingoan ez dugu sindikatu bakoitzaren ordezkaritzaren zenbatekoa aitortzeko zailtasunik izan.
Baina, dirudienez, LABek orain arte egindako kritika eraikitzailea ez zaio ELAri gustatu eta gaurko bileran, LAB negoziazio mahaitik bota nahi izan du. Zalantzarik gabe, ez dugu onartu.
Sententziak gure alde daude eta LAB negoziazio-mahaian egongo da hitza eta bozkarekin langile guztion eskubideak defendatzen, nahiz eta esan bezala, hori batzuen gustuko ez izan.
Horrez gain, hurrengo negoziatzailea maiatzaren 30ean izango dela zehaztu dugu. Bilera horretan negoziaziorako plataformak aurkeztuko ditugu eta negoziazioaren metodologia eta egutegia zehaztu ere.
Gure aldetik afiliatu eta delegatuekin ariketa parte hartzaile egin ondoren hitzarmen berrirako oinarrizkoak diren negoziagaiak eramango ditugu.
Ekin diezaiogun bada hitzarmen berri baten negoziazioaren bideari gogotsu eta ilusioz: EUSKAL ESKOLA PUBLIKO KOMUNITARIOAREN BIDEAN, LANBALDINTZEN HOMOLOGAZIOA ORAIN!