Berariazko zerrenden irekiera: martxoko bigarren irekieraren behin-behineko emaitzak eta urtarrileko behin betikoak argitaratu ditu Nafarroako Hezkuntza Sailak

373

114/2021 Ebazpena, apirilaren 27koa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariarena, argitaratu da, martxoaren 17ko 86/2021 Ebazpenaren bidez irekitako berariazko zerrenden ondoriozko behin-behineko zerrendak onartzen dituena, bai eta eskatutako baldintzak ez egiaztatzeagatik onartu ez diren pertsonen zerrendak ere.

Erreklamazioak eta zuzenketak aurkezteko epea: 2021eko apirilaren 30etik maiatzaren 13ra, biak barne (“Tramitazioa” atalean).

Urtarrileko zerrenden bigarren irekieraren behin betiko emaitzak ere argitaratu dira, apirilaren 26ko 110/2021 Ebazpenaren bidez.

Informazio guztia honoko ESTEKAN.