Batzar irekiak antolatu ditugu Haurreskolak Partzuergoko langileekin

494

Hurrengo hilabeteetan emango diren estabilizazio prozesuei buruzko informazioa Haurreskolak Partzuergoko langileekin partekatzeko eta haien ekarpenak entzun eta jasotzeko, asanblada irekiak prestatu ditugu EAEko hiru lurraldeetan.

Asteartean, maiatzak 17, Zornotzako eta Donostiako egoitzetan; asteazkenean (hilak 18), Bilboko egoitzan eta Beasaingoan, eta 19an, aldiz, Gasteizko egoitzan.

Bilera guztiak 17:30etan izango dira eta honako gaiak jorratuko dira: estabilizazio prozesua, langile finkoen leku-aldatzea, lanpostuen zerrenda eta norberak lekarkeena.

Parte hartzera animatzen zaituztegu!!!