Azken Berriak: Zerrenda irekiera eta birbaremazioa. Behin-betiko zerrendak

148

1.- Zerrenda irekiera eta birbaremazioa: behin-betiko zerrendak

Gaur maiatzaren 11, Haurreskolak Partzuergoko haur hezitzaileen 2025- 2026ko baremazioaren behin-betiko zerrendak argitaratu dira: HEMEN

- Zerrenda orokorra
- Araba
- Bizkaia
- Gipuzkoa
- Zeinu- mintzaira
- Baztertuen zerrenda
- Erreklamazio- orria

▪️ Gorako helegiteak jartzeko data: 2026ko maiatzaren 11tik ekainaren 11ra, biak barne.

OHAR GARRANTZITSUA: LAB Sindikatuak Haurreskolak Partzuergoari egindako eskaera bati erantzunez, ordezkoen behin betiko zerrendak argitaratu eta hurrengo egunean martxan jarriko dira ordezkapenekin dauden arazoak konpontze bidean berehalako neurri bezala.

Zerrenda hauek bihar, 2026ko maiatzaren 12an sartuko dira indarrean. Zerrenda hauetan sartu diren hautagai berriak “erabilgarri” egoeran egongo dira Hezisarean. Beraz, maiatzaren 12an bertan hurrengo egunerako lan eskaintzen esleipenean parte hartu ahal izango dute.

Esleipenean parte hartu nahi ez duenak bere egoera aldatu beharko du Hezisarean. Aldaketa hau, bihar, maiatzaren 12a goizeko 10ak arte egin daiteke.

LABek sinatutako Lan hitzarmena eta III. eransikinean Ordezkoen araudia eta Hezisarearen funtzionamendua: HEMEN

Bestetik, hurrengo mezua jakinarazi dute: plataforman hainbat prozesu egin ahal izateko Hezisarean gaur ez da egongo lan eskaintzarik eta bihar martxan egongo da zerrenda berriarekin.