
Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren 2025eko irailaren 9ko EBAZPENAri jarraituz, Hezkuntza Sailari atxikitako sukaldeko eta garbiketako lan-kategorietako lanpostuak modu finkoan betetzeko enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuetan hautatutako pertsonen zerrenda osagarria argitaratu da. Hauek deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituzte eta dagozkien lan-kontratuak formalizatzeko epea ezartzen da.
Hautatutako pertsonek (I. eranskinean zerrendatuta daude) dagozkien lan-kontratuak sinatu beharko dituzte.
ADI! Ezinbesteko kasuetan izan ezik, lan-kontratua sinatzen ez duenak galdu egingo ditu Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza-administrazioko lan-kontratudun finko izateko eskubide guztiak.
Informazio gehiago: HEMEN


