
1.- Martxoko nomina
▪️Hezkuntza Sailak Lan Hitzarmenean 2025-2026 ikasturterako aurreikusitako %2ko soldata igoera aplikatu du, 2025eko ekainetik atzeraeraginez.
Soldata igoera hau kontzeptu honetan islatzen da, zeini izena jarri dioten *2104 BO Z.Publik. Irakask. Konplex. Ez da ikastetxearen arabera aldatzen, kidego osoarentzat berdina da.
▪️ 1000, 1530, 2004 eta 2103 kontzeptuen %2 aplikatu dute. Martxoan ezarri duten igoeraren kopuruak honakoak dira kidegoaren arabera:
- Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza: 50,42€
- Lanbide Heziketa desagertzekoa. Sektore Bereziak: 58,44€
- Bigarren Hezkuntza: 58,89€


