Azken Berriak: Lekualdatze-Lehiaketa (LAL) eta Ordezkagunea

764

1.- Lekualdatze-Lehiaketa 2025-2026

– Deialdia argitaratu da.

– Eskaerak eta merezimenduak aurkezteko epea bihartik aurrera irekiko da: 2025eko abenduaren 18tik 2026ko urtarrilaren 8ra, biak barne Hezigunea atarian.

Gomendatzen da behar adina denborarekin egitea, zailtasunak gertatuta ere.

– ADI! LABeko kideok abenduaren 19an atseden hartuko dugu. Hortaz, zalantzak argitzeko gurekin harremanetan jartzeko egunak abenduak 18-19 eta urtarrilak 7 eta 8 izango dira.

– Hezkuntza Sailak argitaratutako informazio ezberdina (ohiko galderei erantzuna, gidak…): Hemen


2.- Ordezkagunea. Plazen eskaintza

– 2025.urteko azken lanpostuak ostiral honetan, abenduak 19 aterako dira. Ordezkapen horiek astelehenean, abenduaren 22an lanean hasteko izango dira.

– 2026.urteko lehen lanpostuak urtarrilaren 5ean aterako dira. Ordezkapen horiek asteazkenean, urtarrilaren 7an lanean hasteko izango dira.

– Berrikuntza: Zerrenda irekietan sartzea eskatzen duten hautagaiek plazen eskaintzan parte hartu ahal izango dute eskabidea onartu eta hurrengo egunetik aurrera.

– Ordezkagunera sarbidea: Hemen