
1.- Hezisarea aplikatiboa
Gaur jakinarazi dutenez, bihartik aurrera, martxoak 25, Hezisarea aplikatiboan, hautegaiek egunean bertan lanean hasteko deiak ez jasotzea aukeratu ahal izango dute.
Aukera hori egunean zehar aldatu ahalko du hautagaiak, goizeko 8.00etatik 13:00etara izan ezik.
Horren ondorioz egunean bertan hasteko aukeratu dutenek, ezin izango diote uko egin telefonoz jasotako lan eskaintzari ez bada arrazoi justifikatuagatik. Bestela urtebeteko penalizazioa izango lukete.
Nahiz eta bihar bertan aukera egongo den Hezisarean, indarrean sartuko da hurrengo astelehenean, martxoaren 30ean.
▪️ Gehiago jakiteko: Hezigune plataforman eskuragarri dago.

