Azken Berriak: Hezisarea – Apirileko kontratazioak

7

1.- HEZISAREA: APIRILEKO KONTRATAZIOAK

▪️Apirileko hezitzaileen kontratazioa, plantillak esleitzeko irizpideen akordioa eta apirileko haurren izen ematea kontutan hartuta, apirilaren 8an esleituko da Hezisarea bidez, apirilaren 13an hasteko.

▪️Orohar datorren udaberriko oporretan, plataformaren funtzionamendua honako hau izango da:

  • Apirilaren 1ean, apirilaren 7ko hasiera-datarekin eskainiko dira plazak.
  • Apirilaren 7an, apirilaren 8ko hasiera-datarekin eskainiko dira plazak.
  • Apirilaren 8an, apirilaren 13ko hasiera-datarekin eskainiko dira plazak.
  • Apirilaren 9an eta 10ean, ordezkapenak telefono bidez egingo dira.

▪️Apirilaren 13ko hasiera data duten esleipenen kasuan, hezitzaileak 08:30etan bertaratu beharko dira haurreskolara, beti ere lan eskaintzan ez bada sarrera ordutegirik zehazten.

▪️Plataformak apirilaren 13an (astelehena) ekingo dio berriro ohiko funtzionamenduari.