Aukera galdua hezkuntza-beharrei egokituriko planifikazioa egiteko Hernanin

501

Kristau Eskolakoa izan den Aratz ikastetxea, Ikastolen Elkarteko kooperatiba integrala bihurtu dela. Horren aurrean hurrengoa adierazi nahi du:
– Hezkuntza antolamenduari dagokionez, aukera bat galdu da Hernaniko hezkuntza planifikazioa eta eskaintza herri mailako batzorde bateratu batean modu inklusibo batean lantzeko, egungo testuinguruari -jaiotze tasaren beherakada- erantzunez gainerako hezkuntza komunitateekin batera eta Hernanik dituen hezkuntza beharrak aztertuz erantzuteko. Administrazioari eta prozesuan parte hartu duten bi patronalei (Kristau Eskola eta Ikastolen Elkartea) galdetzen diegu ia hori den Hernaniko herriak benetan behar duena.
 - Afera laboralari dagokionez, ikastetxearen balizko itxieraren aurrean langileek hartutako erabakia errespetatzen du LABek, kooperatiba integrala bilakatzea haiek hartutako erabakia baita. Kongregazio erlijioso bateko ikastetxea izatetik laikoa eta D eredukoa den kooperatiba integral bat izatera pasako da ikastetxea. Aldiz, ez du ulertzen proiektu berria martxan jartzean -gogoratu dezakegun egoera kritiko baten zeudela- Haur Hezkuntzako lehenengo zikloan 0-2 zerbitzua eskaintzea.
– Jaiotze tasaren eta ondorioz matrikulazioaren beherakada dagoen testuinguru honetan, Hernaniko Haurreskolak Partzuergo Publikoak eskaintzen duen 0-2 urte bitarteko haurrentzako D eredukoa den zerbitzuan, egun, plaza ugari daude libre. Ez dauka zentzurik Hernanin bestelako 0-2 eskaintza egiteak, eta oraindik zentzu gutxiago du hori martxan jartzeko diru publikoa baliatzea; ez bada haurren matrikulazio lehia sortu nahi dela, izan ere, Haurreskolak Partzuergoko zerbitzua oraindik orain ez da doakoa.
– EAEn Hezkuntza Akordioaren eztabaida irekita dagoen honetan, eraiki nahi dugun Euskal Eskola Publiko Komunitarioaren norabidean, LABek uste du 0-2 eskaintza bikoizteak Hernaniko herriari eta bertako hezkuntza komunitateei ez diola ekarpenik egiten, horren beharrik ez dagoela agerian baitago, jaiotze tasaren datuek adierazten dute, ez dago haur nahikorik. Horren atzetik, proiektu zehatz bat indartzeko asmoa baino ez du ikusten, beste baten kaltetan, gainera, matrikulazioan lehia sortuz eta etorkizunean Haurreskolak Partzuergoko gelak eta lanpostuak arriskuan jarriz.
– Honenbestez, LAB Sindikatuak adierazten du ez dagoela Hernaniko Haurreskolak Partzuergo Publikoak eskaintzen duen 0-2 zerbitzua bikoizteko inolako beharrik eta Administrazioari zein kooperatiba berriaren titularrari daukaten ardurarekin jokatu dezatela dei egiten die.