1060/2022 Errege Dekretuak, abenduaren 27koak, uztailaren 18ko 625/2014 Errege Dekretua aldatu egiten d,u (Aldi baterako ezintasunagatiko prozesuen lehen 365 egunetan kudeaketaren eta kontrolaren alderdi jakin batzuk arautzen dituena). Horren harira Hezkuntza Sailak bidali digun zirkularraren harira LAB sindikatuak honako eskaera hau egin dio sailari
Langileak bere borondatez eman ahalko dio baja-partea ikastetxeko zuzendaritzari, dagokion ordezkapena ahalik eta lasterren eskatu dezan, hau da, ez dago derrigortua ematera.
Alta, ordezkapenak ahalik eta lasterren bete daitezen LABek eskaera bat egin du. Langileak bere borondatez zuzendaritzari bidaltzen dion komunikazio ofiziala ordezkapena kudeatzeko onartzea eskatzen dugu (e-mail bitartez, zinpeko agiria edo bestelako komunikazioren baten bitartez). Horrela, ordezkapena lehen egunetik betetzeko berme batzuk ezarri daitezkeelakoan gaude.
Bajak_euskaraz