Akatsak EAEko irakasleen birbaremazioan

483

Dakizuen moduan 2018an LABek Haurreskolak Partzuergoan sinatu zuen akordioak jasotzen duen bezala, Haurreskolak Partzuergoan egindako lanak irakasleen ordezkoen birbaremazioan lan esperientzia gisa jasotzen da. Aurten, Haurreskolak Partzuergoan ibilitakoen lan-esperientzian akatsak topatu ditugu.

Dakizuenez erreklamazioak egiteko epea ostiralean (maiatzak 14) amaitzen da.

Erreklamazioak nola egin:

  • Irakaslegunean sartu / Ordezkapen izangaien Birbaremazioak /Erreklamazioak edo-eta zuzenketak
  • Erreklamazio orria deskargatu, ordenagailuan gorde, orria bete eta artxiboa atxikitu. GORDE sakatu.
  • “Erreklamazioarekin lotutako informazioa” atalean dokumentua(k) atxikitu(Haurreskola Partzuergoari lan egindako egunak egiaztatzeko baimena ematen denaren ziurtagiria, zerbitzu-orria eta lan-bizitza) eta “amaitu erreklamazioa eta erregistratu” sakatu.

Informazio gehiago lortzeko, HEMEN klikatu.